argia.eus
INPRIMATU
Euskarazko irakasgai gehiago izanen da NUPeko erizaintza graduan datorren ikasturtean
  • Irailean hasiko den ikasturtean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erizaintza graduko lehendabiziko mailan, lehendabiziko seihileko osoa euskaraz egiteko aukera izanen da. Horrela iragarri dio NUPeko errektoretzak Administrazioan Euskaraz taldeari. Gradu osoa euskaraz eskeintzeko asmoa ere erakutsi du unibertsitateak.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2020ko maiatzaren 27a
Ikasle protesta, euskarazko erizaintza ikasketak eskatzeko. Euskalerria Irrratiko artxiboko irudia.

Euskarazko lerroa ezartzeko aspaldiko aldarrikapena zen unibertsitate publikoan, ikasle zein irakasleen eskaria bazegoelako. "Asko poztu gaitu berri honek" adierazi du NUPeko euskara taldeko Irati Juaristik, "Poliki poliki aurrera goazelaren seinalea da". Dena den, aurrerapausoa labur geratzen dela esan du ikasle talde honek, "Lehenengo sehilekoan dagoeneko bazegoen hiru irakasgai euskaraz ikasteko aukera, beraz soilik bi materia berri gehitu dizkiote eskaintzari" adirazi du Juaristik, "Eskaera hau aspaldikoa da, gradua ezarri zenetik eta ez da bakarra NUPen, izan ere gaur egun soilik magisteritzan ikas daiteke euskaraz, graduaren hasieratik amaierara".