argia.eus
INPRIMATU
Euskarazko iragarkiak sustatzeko asmoz, abian da Euspot lehiaketaren 5. edizioa
  • Joan den astean aurkeztu zuten Aretxabaletako Mondragon Unibertsitatearen egoitzan Euspot lehiaketaren 2016ko edizioa.

ARGIA @argia 2016ko martxoaren 02a
Joan den astean aurkeztu zuten Aretxabaletan Euspot lehiaketaren aurtengo edizioa.

Unibertsitateak, Aretxabaletako Udalak, Artemanek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako ekimen honek Euskal Herriratzeko jauzia berme handiagoz egin nahi du 2016ko edizio honetan.

Aurrekariak onak dira, 2015eko edizioko parte hartzearekin gustura baitaude antolatzaileak: 35 lan aurkeztu ziren, Euskal Herri osoko egileek eginak; eta nabarmentzekoa da gazteenen ekarpena, lan horietatik 13ren egileak 16-18 urte bitarteko gazteak izan zirelako.

Lau sari Gipuzkoa barnealdea hoberen iragartzen dutenei

Aurtengo edizioaren helburua da, spot lehiaketa kontsolidatzea eta euskararen panoraman erreferentziazkoa bilakatzea dira. Gazteen sormena bultzatzeko, lau sari nagusi iragarri dituzte: 1.000 euro jasoko ditu spotik onenak, Mondragon Unibertsitateko spotik onenak 500, publikoaren saria jasotzen duen lanak beste hainbeste; eta gazteen saria eskuratzen duenak 250 euro.

Spotek gai nagusi bati erantzun beharko diote: Gipuzkoako barnealdeko turismoa sustatzea. Antolatzaileen arabera, aurkeztutako iragarkiek nabarmendu beharko dituzte barnealdeak turismorako eskaintzen dituen aukerak, paisaia-multzoak eta kultura egitasmoak.

Lanak apirilaren 28a baino lehen aurkeztu beharko dira egitasmoaren webgunean eta sari banaketa ekitaldia maiatzaren 12an egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan.