argia.eus
INPRIMATU
Euskarazko haur eskolak zabaltzeko debekua bertan behera utzi dute epaitegiek
  • Iruñeko haur eskolen euskarazko eskaintza zabaldu ahal izango du Udalak. Kautelazko neurria geldituta, euskarazko aurre-matrikula egindakoek aurrera segituko dute. Ereduz aldatzeagatik kaltetuak ziren familiek jarri zuten helegitea, baina epaileak dio, euskarazko matrikula egin zutenen haurren kaltea handiagoa dela kautelazko neurri horrekin.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko ekainaren 15
Argazkia: Euskalerria Irratia.

Bidea eman dio modu horretan Udalak eskaintza handitzeko hartutako erabakiari. Erabakia behin betikoa da eta ezin zaio helegiterik jarri. Iruñeko haur eskolen euskarazko eskaintza zabaldu ahal izango du Udalak, lehendik erabakita zuen moduan. Epaile batek bertan behera utzi zuen erabaki hori, gaztelerazko lerroan matrikulatu nahi zituzten haurren kalterako zelakoan. Orain, ordea, Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak ebatzi du, Udalaren erabakiak horiei eragiten dien kaltea baino handiagoa dela beste haurren interes orokorrerako epailearen debekuak eragiten diena.

Eredu aldaketa onartu ez zuten familiek jarri zuten helegitea. Orain, epaiak dio bertan behera utzi behar dela neurri hori eta hortaz, normaltasunez egin ahal izanen dituztela matrikulak euskarazko haur eskoletan.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra