Iruñeko haur eskolen euskarazko eskaintza zabaldu ahal izango du Udalak. Kautelazko neurria geldituta, euskarazko aurre-matrikula egindakoek aurrera segituko dute. Ereduz aldatzeagatik kaltetuak ziren familiek jarri zuten helegitea, baina epaileak dio, euskarazko matrikula egin zutenen haurren kaltea handiagoa dela kautelazko neurri horrekin.
Bidea eman dio modu horretan Udalak eskaintza handitzeko hartutako erabakiari. Erabakia behin betikoa da eta ezin zaio helegiterik jarri. Iruñeko haur eskolen euskarazko eskaintza zabaldu ahal izango du Udalak, lehendik erabakita zuen moduan. Epaile batek bertan behera utzi zuen erabaki hori, gaztelerazko lerroan matrikulatu nahi zituzten haurren kalterako zelakoan. Orain, ordea, Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak ebatzi du, Udalaren erabakiak horiei eragiten dien kaltea baino handiagoa dela beste haurren interes orokorrerako epailearen debekuak eragiten diena.
Eredu aldaketa onartu ez zuten familiek jarri zuten helegitea. Orain, epaiak dio bertan behera utzi behar dela neurri hori eta hortaz, normaltasunez egin ahal izanen dituztela matrikulak euskarazko haur eskoletan.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.
Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.
“Ikae” edo “igae” bezala transkribitu ditu aurkituriko ikurrak Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikertzaile taldeak. Duela 2.000 urteko "baskoierazko" idazkun bat izan daitekeela diote ikerleek, baina garai hartako hizkuntzei... [+]
Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.
Barañaingo EH Bilduk salatu du Barañaingo Udalak haur eskoletarako hezitzaileen deialdian euskarazko eta gaztelaniazko azterketak egun eta ordu berean jarri dituela, eta hala, hautagaiak hizkuntza bat aukeratzera behartzen dituela.
Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]
Hezkuntzak aurreikuspena zuzendu eta onartu du institutuak Zientzia, Humanitate eta Gizarte Zientzien Batxilergoko lehen mailan bi talde izaten jarraitzea.
Barañaingo Alaitz institutuko 26 ikasle batxilergoko zerrendatik kanpo gelditu dira, Nafarroako Hezkuntza Sailak gela bat murriztu duelako. Murrizketa salatzeko mobilizazioa egin dute.
Administrazioan Euskaraz taldeak Nafarroako Kontseiluaren jardun euskarafobikoa salatu du ekintza baten bidez. Nafarroako Gobernuak euskarako dekretua prestatzen bost urte eman ondoren, Nafarroako Kontseiluari zirriborroa aurkeztu dio.
Atzo eguerdian, Mañeruko herriko plazan egindako ekitaldian, diploma bana eman zieten zortzi eta hamabi urte arteko ibarreko 45 haur euskaldunei. Horretaz gain, Oskar Alegriak umeokin ondutako film laburra estreinatu zuten.