Haur eskolen eskaintza "desorekatua eta ulergaitza" dela salatu dute, eta hizkuntza eredu aldaketa etetea "bidegabea" dela.
Iruñeko Udalari lau eskaera zehatz egin dizkiote: seme alabak euskaraz hezteko hizkuntz eskubidea bermatu dezala; berdintasun irizpideak eta kontziliaziokoak aintzat hartzeko, bizitokitik gertu dauden zentroak eskainiz; plaza kopurua emendatzeko; eta aurrematrikulazioan egindako eskaintzari hel diezaiola.
Egunero "hamarnaka kilometro" egin dituzte haur euskaldunen senideek euskaldundu daitezen, eta beraz, orain bi zentroen hizkuntza aldaketan Udalak atzera egin ezin duela deritzote. "Orain, eskaintza hori orekatzen hasia zenean, bat-batean neurri bidegabe batzuekin egin dugu topo. Gogoratu behar dugu Udalak planteatutako aldaketek familia askoren egoera arinduko dutela, baina inolaz ere ez dute gutariko askoren egoera konponduko. Izan ere, guk egiten dugun hautua, euskarazko Haur Eskola, Iruñeko lau auzotan besterik ez baita eskainiko", esan dute, prentsa ohar baten bidez.
Euskarazko haur eskolen kontrako helegitea aurkeztu dutenen egoera ere hartu dute hizpide: "Ulertzen dugu helegitea jarri duten gurasoen ezinegona, aldaketa guztiek horrelako egoerak sortzen baitituzte; eta orain, gehienez jota hamar minutuko bidaiak egin behar izateak konplikazioa eragiten ahal baitie, baina ez dugu uste helegite bat jartzerainokoa denik. Gatazken konponbiderako judizializazioaren bidearekin ez gatoz bat".
Hala, "elkartasuna" aitatu dute, bestelako bide batzuk jorratzeko asmotan. "Guztion artean enpatia eta elkartasun minimo bat izatea gustatuko litzaiguke, bidea hori dela deritzogu. Iruñeko haurren eskubideaz ari gara, eta 0-3 urteko tartean ere, hezkuntza duin bat eskatzen dugu, hizkuntza eskubideak barne. Esan bezala, urteetako diskriminazio eta bazterkeria egoeratik gatoz eta orain, badugu bideratu eta orekatzen joateko aukera, probestu dezagun, gure hiriaren eta biztanleria osoaren onurako izango da eta".
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.
Hilaren 29tik aurrera Sortzen Guraso Elkarteak Jauzi.eus bilatzailea martxan jarriko du. Xedea da euskararen normalizazioa bultzatzeko dagoeneko eskaintzen den aisia atari digital bakarrean biltzea.
Iruñeko Euskalgintza plataforman bildutako eragileek egin dute deialdia. Hiriburuan dauden hamasei haur eskoletatik batean eskaintzen da euskarazko murgiltze eredua. Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari eskatzen diote auzo bakoitzean murgiltze ereduko haur... [+]
Inoiz baino jende gehiago bildu da Iruñerriko III. Mintzodromoan. 180 pertsona inguru aritu dira euskara praktikatzen eta sare euskalduna zabaltzen.
Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.
Iruñeko auzo guztietako haur eskoletan murgiltze eredua ezartzeko eskatu dio euskalgintzak udalari. Horrez gain, salatu du duela 35 urteko egoera berean daudela.
Maiatzaren 9an atera dira aurrematrikulen zerrendak, eta Haur Eskoletako Gurasoak elkarteak salatu du Iruñeko Udalak %20ra “mugatu” duen euskarazko eskaria izatez %35,2koa dela. Gainera, azpimarratu dute euskara ezin dela neurtu eskaintza-eskaria... [+]
Hiriko errepideak “oztopatuko” lituzkeela argudiatuz Korrika iragartzen duen haurren Korrika txikiari trabak jarri dizkio Iruñeko Udalak, haurrei, musikariei eta erraldoiei errepidetik ibiltzea ukatuz.
Iruñeko Euskalgintzak azaldu duenez, hirian dauden 12 udal haur-eskoletatik bakarra dago euskaraz murgiltze ereduan: "Horrek esan nahi du eskola horietan eskainiko diren 1.069 plazetatik 130 bakarrik izango direla euskaraz (%12'16a)". Eskaintza murritz hori... [+]
Haur Eskolak Euskaraz plataformak deituta, herritar talde batek protesta egin zuen otsailaren 2an Nafarroako Legebiltzarraren aurrean, Iruñeko Udalak hiriaren haur eskoletan euskararekin duen jarrera baztertzailea salatzeko.
2022-2023 ikasturterako eskaini dituzten 1.069 plazetatik soilik 130 dira murgiltze eredukoak. Beste 129 plazek euskaraz gain ingelesezko jarduerak ere izango dituzte. Haur Eskolak Euskaraz plataformak eta EH Bilduk salatu dute Navarra Sumak euskarari egindako beste eraso bat... [+]
Iruñerrian 'Parkean euskaraz' egitasmoa abian da. Heldu eta haur euskaldunak astero biltzen dira auzoan edo herrian elkarrekin euskaraz hitz egiteko. Helburua haurrek haien artean euskaraz egitea da eta horretarako guraso, senide edo lagun helduak eredu izatea da... [+]
Goiz osoko festa izan zuten larunbatean, eta Iruñeko euskaldunen komunitatearentzako elkargunea izango den Gazteluko plazako lokala erakutsi zuten.
Bi eta sei urte bitarteko umeei eta beren familiei zuzendutako egitasmoa da. Astean behin, zazpi auzotako parkeetan elkartuko dira jolasak eta beste hainbat ekintza egiteko. Izen-ematea zabalik dago irailaren 23ra arte.