argia.eus
INPRIMATU
Euskarazko blogen errealitateaz, #Blogetan lehiaketaren azken txanpan
ARGIA @argia 2014ko martxoaren 06a

Lehiaketa hau Azkue Fundazioaren egitasmoa da, ARGIA laguntzaile duela.

EGITARAU OSOA:

17:00. Ongietorria. Iurdana Acasuso, Azkue Fundazioaren zuzendariaren eskutik.

17:05. Hizaldia: Blog sistemak eta teknologiak mobilitatearen aroan. Gorka Palazio (@palazio), Euskal Herriko Unibertsitateko Ikusentzunezko Teknologietan Katedraduna.

17:50. Blog arrakastatsuak eta euskaraz oso anitzak dira. Atal honetan adibide batzuk ikusteko aukera izango dugu, protagonisten eskutik zuzenean, eta beraien esperientzia kontatuko dute: Oier Peñagarikano (@Itsumustuan - Itsumustuan), Amaia Nicholson (Hazitegia - Topatu.info), Iñigo Errasti (@31eskutik - 31eskutik.com) EIZIEren egitasmoaz eta Imanol Epelde (@27zapata - Etxepare Rap).

18:45. Hitzaldia: Blogs: ¿carbón o diamante? Lucas Aisa (@calvoconbarba) zaragozakoa da, sarean ezagunagoa da Calvo con Barba ezizenagatik. Marketinean eta online estrategietan aditua da. Sozial media gaia maisuki tratazen du bere blogean: calvoconbarba.com Pertsonaia xelebrea dugu Lucas!

19:15. Mahai-ingurua. Blogak gaitzat hartuta, hainbat euskal blogari izango ditugu Blogen errealitate berria aztertzen eta euskarak duen presentzia aztertzen: Marijo Deogracias (@desplazatua), Maite Goñi (@euskaljakintza), Juanra Madariaga eta Haritz Rodriguez (@tokitan). Moderatzailea: Gorka Bereziartua (@boligorria)

20:00. Sari-banaketa. Blogetan! Blog izarren bila euskarazko blogen lehiaketako sari banaketa.

20:30. Pintxoak eta networkina. Agurra

FINALISTAK:

Bost sari banatuko dira, lau ataletako bakoitzekoak eta blogari berriarena. Hauek dira finalistak:

Kultura kategoria

Gizartea eta politika kategoria

Aisia kategoria

Zientzia eta teknologia kategoria