argia.eus
INPRIMATU
Euskarazko 119 liburu eta disko berri eta 40 egile egongo dira larunbat honetan Ziburuko azokan
  • Urtean bertan argitaratutako lanak izaten dira protagonista Ziburuko Euskarazko Liburu eta Disko Azokan. 2024an argitaratu eta Ziburuko azokara eramango dituzten liburu eta diskoen zerrenda iragarri dute bertan egongo diren 33 liburu-argitaletxe eta 3 diskoetxeek. Era guztietako generoak badira lan horien artean, adin tarte zabalari zuzendutakoak. Kulturzaleek lan horietako askoren egileekin aurrez aurre hitz egiteko aukera izango dute, 40 egile egongo baitira azokan, beren lanak jendeari ezagutzera ematen eta liburu edo diskoak sinatzen.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2024ko maiatzaren 29a

Ziburura bertaratzen denak idazle hauekin egingo du topo plazako karpa azpian: Yolanda Arrieta, Josebe Blanco, Kristina Berasain, Joseba Aurkenerena, Yolanda Donis, Arantzazu Martinez, Iñaki Petxarroman, Idoia Torregarai, Antton Arrieta, Eider Beobide, Maddi Sarasua, Mikel Etxaburu, Gotzon Barandiaran, Xabier Monasterio, Bea Salaberri, Uxue Alberdi eta Koldo Izagirre.

Ilustratzaile hauek ere bertan izango dira liburuak marrazki bidez sinatzen: Asisko Urmeneta, Ainara Azpiazu "Axpi", Maite Caballero, Maitane Gartziandia, Maite Gurrutxaga, Loinaz Lekuona, Dani Fano, Sanvi, Susanna Martin, ZaldiEroa eta Mattin.

Mahaian haien diskoak erakusten musika talde hauek ere egongo dira: Pelax, Neu Troia, Mihise, Hegazkin, Julen Ribas, Alex Tello, Lumi, Bloñ eta Ekhi Lambert.

Sei liburu hauek aurkeztuko dira azokan:

Egunean zehar, Herriko Etxearen parean horretarako egokituko den gunean egingo dira aurkezpenak: 11:30ean Mattin Martiarenak Irritaia komikia aurkeztuko du, 12:00etan Yolanda Arrietak Etxe bat norberarena saiakera, 16:00etan Idoia Torregaraik eta Zaldieroa-k Mikroipuinak ipuin ilustratua, 17:00etan Eider Behobidek berak itzuli duen Mohammed El Kurd-en Rifqa liburua, 17:30ean Mikel Etxaburuk Manttalingo alaba poema liburua eta 18:00etan Bea Salaberrik Mesfida zaitez nobela.

Hauek dira Ziburuko Azokan salgai egongo diren 2024ko lanak:

Diskoak

Inbasioak (Ekhi Lambert), Arriskuaren xarma (Neu troia) eta Esan gabe doa (Pelax).

Eleberriak

Zortzigarren Hiria (Asel Luzarraga), Mesfida zaitez (Bea Salaberri), Nekropolia (Boris Pahor, Santi Leoneren itzulpena), Eguneko arrantza (Eric Fottorino), Leitzako dorreak (Garazi Albizua), Zoo (Goiatz Labandibar), Nor (Irati Goikoetxea), Hatsaren adarrak (Joseba Aurkenerena), Haritzaren adarrak (Joseba Aurkenerena), Gizon barregarriak (Joxean Agirre), Bortxaketa (Joyce Carol Oates), Barkamena existituko balitz bezala (Mariana Travacio), Arrabioen gerra (Karel Capek), Ez naiz ondo akordatzen (Karlos Linazasoro), Detaile xume bat (Minor detail) (Adania Shibli), Mundu zitalaren kontra (Lizar Begoña), Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza (McKenzie Wark), Lanbroa (Pello Lizarralde), Francesco Pasqualeren bosgarren arima (Unai Elorriaga) eta Zazpi gurutzeak (Yolanda Donis Manterola).

Polizia eleberri hauek daude nobedadeen artean: Mendeku eskubidea (Ernesto Prat), Lehendakariaren alaba (Iñaki Petxarroman), Kaioen ordua (Iñigo Martin) eta Etxauz (Pantzo Hirigarai).

Saiakera

Josefa, neskame (Alaitz Melgar), Post-Internet (Eric Dicharry), Europa bezain zaharra (Joxe Azurmendi), Nazionalismoaren alde eta aurka (Joxe Manuel Odriozola), Aingeruak eta neskameak. Haurdunaldi subrogatuei buruzko analisi feministak (June Fernandez), Nerabeen garrasia (2.edizio eguneratua) (Maitane Ormazabal, Telmo Lazkano), Herriaren hezkuntza eta demokrazia (Nadezhda Krupskaia), Agotak. Berdintasunaren alde borrokalari (Xabier Santxotena eta Josu Legarreta), Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz (Perry Anderson), Euskaldun fededun (Pruden Gartzia), Txoria hodei artean. ETB lehen eta gero (Urtzi Urkizu), Biziaroak. Herri Kultura (Xamar), Etxe bat norberarena (Yolanda Arrieta), Nazioa eta hizkuntza Humboldt-en pentsamenduan (Iñaki Zabaleta) eta Ehun urteko gerra Palestinaren aurka. Kolonialismoa eta erresistentzia, 1917-2017 (Rashid Khalidi).

Kazetaritza

Sahara, herri bat erresistentzian kazetaritza kronika (Kristina Berasain), Jakin aldizkariak, Zirrinta aldizkariak eta ARGIA aldizkariak.

Ipuinak

Mikro Ipuinak (Idoia Torregarai, Zaldi Eroa), Monogamoak (Iñigo Astiz), Bi ahizpa (Isabelle Sivan eta Bruno Duhamel) eta Santxo Azkarra (Petri Marka).

Album ilustratuak eta komikiak

Itsaso bete malko (Amaia Trejo, Iker Mugarra), Limoia (Ander Rubio), Kilker isil-isila (Eric Carle), Tomas txantxazalea (Jorge Rico Rodenas, Anna Laura Cantone), Arrats zapo bat (Maite Mutuberria), Liburua (Pello Añorga, Aitziber Alonso), Ogi banatzailea (Peter Svetina, Jokin Mitxelena ilustratzailea), Irritaia (Mattin), Herriak du gehien agintzen (Raquel Varela), Tupust! Gu (Tupust kolektiboa), Girls´ Last Tour 3 manga komikia (Tsukumizu), Otaku bat jainko lanetan The Recreation 1 manga ipuina (Rootport eta Tomomi Usui) eta Change The World: Hiltzaile berri bat 1 manga komikia (Yuya Kanzaki).

Olerkia

Itsaso amniotikoa (Oihane Jaka), Poesia kaiera (Anne Hebert), Haize gaziak (Arantza Martinez), Poesia kaiera (Giorgos Seferis), Galbahea (Gotzon Barandiaran), Itzalen tektonika (Itxaro Borda), Girgileria (Juana Dolores), Biharraren hegietan (Maddi Sarasua), Manttalingo alaba (Mikel Etxaburu), Rifqa (Mohammed El-Kurd, Maider Ramirez eta Eider Behobide itzultzaileak), Egurats zabaletako izendaezinak (Rakel Pardo), Lorratzak (Txomin Heguy), Presbiziak lagundu omen digu (Edu Zelaieta) eta Urrats galduen hotsa (Luis Garde).

Antzerkia eta beste hainbat genero

Antzerki liburu hauek erosi ahalko dira: Hau ez da gerra bat (Mikel Ayllon eta Piszifaktoria kolektiboa) eta Hogei hirurogeita hamahiru (Pablo Barrio).

Biografia liburu bat da aurten oraingoz kaleratu dena: Han egon zen (Mikel Zubimendi).

Eta generoen sailkapenari ihes egin dioten Xomorroak (Julià Guillamon).

Gazte eta haur literatura

Besteak beste, haur eta gazte literaturako liburu hauek egongo dira eskuragai: Uda alferkeria gozoan (Almudena Cid, Mitxel Muruaren itzulpena), Nire musika-kaxa (Antton Kazabon), Txokolat (Gaizka Arostegi), Putzua (Goiatz Labandibar), Dei galdu bat (Idoia Garces), Munduketariak (Patxi Zubizarreta), Itzalen dama eta patxi Bakailu. Harrizko errementariak (Urtzi Leonet; Iñaki G. Holgado), Daradarak (Irene Irureta, Karmele Mitxelena, Joana Aurrekoetxea), Zenbat lo (Izaro Lizarraga, Iraitz Lizarraga), Aitona Floren (Karmele Mitxelena; Jokin Mitxelena), Katta (Miren Agur Meabe), Lina Plastilina 2 (Izaro Arroitza; Josevinsky), Bi etxe, maitasun bera (Ixabel Etxeberria)...

Hauxe 5. Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokako egitaraua.