argia.eus
INPRIMATU
Euskaraz ikasteko askatasunik ez dutela salatu dute Bernat Etxepare lizeoko ikasleek
ARGIA @argia 2019ko azaroaren 28a
Argazkia: Iurre Bidegain @Iurrebidegain

Urriaren 12an aurkeztu zuten greba deialdia Gasteizen. Gora Ikasleon Borroka! izenpean, Euskal Herriko hamaika txokotako ikasleek bat eginda luzatu zuten proposamena. Mobilizazio egunaren helburu nagusia ikasleek egungo hezkuntza sisteman pairatzen dituzten "zapalkuntzak" salatu eta hezkuntza eredu "publiko, euskaldun eta feminista baten alde" kaleak hartzea da.

Baionan egindako ekintzan, frantziar zein espainiar estatuen hezkuntza ereduek euskara gutxietsi eta Euskal Herriko historia ere ukatzen dutela salatu dute ikasleek.