Irailean Azpeitiko Tren museoa bisitatu duen familia batek jarrera erasokorra pairatu duela salatu du tranbiako gidariaren partetik.
Familiak salatu duenez, azalpen guztiak erdara hutsean eman ditu gidariak eta euskaraz egiteko eskatu dioten unean, jarrera “bortitza” nagusituz tranbiatik jaisteko agindu die.
Azpeitiko Udalak adierazi du, neurriak hartzeko eskatuko diotela Eusko Trenbide Sareko arduradunei eta onartu du familiaren hizkuntza-eskubideak urratu direla.
Oraingoz, Eusko Trenbide Sareak ez du erantzunik eman.