…eta Kitto! euskara elkarteak maiatzaren 25erako antolatu du V. mintegia. Etxeko eta kaleko erabileraz, gurasoen jarrerez, eta erreferenteez arituko dira hizlari eta entzuleak.
Hizkuntza gatazka tarteko, hedabideetako lehen lerrora jauzi egin duen Gaizka Garitano erreferenteen garrantziaz eta hizkuntza prestigiatzeaz arituko da. Pello Jauregik Lasarte-Oria adibidetzat hartu eta etxeko eta kaleko hizkuntza erabilera izango du hizpide. Beste hainbat hizlari ere izango da, hala nola, Malores Etxeberria, Nekane Jauregi, Miren Artetxe, Naroa Cuesta eta Maider Aranberri.
...eta Kitto! euskara elkarteak antolatzen du Eibarko Udalaren babesarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
Lotura honetan egitaraua ikusi eta izena eman dezakezu.