Xabier Zabaltza Perez-Nievas historialaria, idazlea eta EHUko irakasleak 'Euskal Herria heterodoxiatik' izeneko liburua plazaratu berri du. Bertan dio Euskal Herria ezinbestean euskara eta euskal kulturaren bidez eraiki behar dela eta horretarako funtsezkoa dela euskara erabiltzea.
"Batzuk politikaren bidez saiatu dira Euskal Herria eraikitzen. Beste batzuk, bortizkeriaren bidez. Aro berri honetan, ezinbestean, euskararen eta euskal kulturaren bidez eraiki behar da. Ez Espainia, Frantzia eta Europaren kontra, haien barruan baizik. Ez lurraldetasunetik, errealitate instituzionala eta herritarren aukera nazional guztiekiko begirunetik baizik. Ortodoxia guztiek huts egin eta gero, heterodoxiaren garaia da."