argia.eus
INPRIMATU
Euskararen Ordenantza egokitu eta zorrotz beteko da Iruñean
  • Joseba Asiron alkate berriaren inbestiduraren aurretik, EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta Ezkerra udal taldeek gobernu akordio programatikoa sinatu zuten.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2015eko ekainaren 16a
Iruñeko Udalean euskararen ordenantzak berrituko dituzte.

Itun honetan biltzen diren 147 ataletatik, bost zuzenean dagozkio euskarari. Hauek dira Udal Gobernu berriaren egitasmo zehatzak:

139: Euskararen Ordenantzaren jatorrizko izpiritua berreskuratzea, gaurkotzea eta garatzea.

Ordenantzaren aginduak irmo beteko direla ziurtatutzea, Toponimia Batzordean hiriko kale izendegi elebidunaren ofizialtzea eta udal langilegoaren hizkuntza profilen azterketa abian jartzea.

Bestalde Hizkuntza Normalizaziorako Plana eginen da euskaraz bizitzeko eskubidea bermatze aldera eta Auzoetako Planak prestatuko dira asoziazionismoa eta euskarazko jarduerak sustatzeko asmoz.

140: Euskararen sustapen egitasmoetarako aurrekontuen diru partida handitzea.

141: Euskararen Parte Hartze Kontseilu bat eratzea, non hirian euskararen erabilpena sustatzen duten elkarteek ordezkaritza izanen duten.   

142: Euskararen Ordenantzaren betetze irmoa eta erreforma proposamena euskararen sustapena areagotze aldera. Iruñearen kale izendegi elebidunaren onarpena.

143: Egungo hizkuntza paisaiaren azterketa eta eraldaketa progresiboa, euskararen presentzia beste hizkuntzen parekoa izan dadin.

(CC lizentzia baliatuta, Euskalerria Irratitik jasotako albistea. Hemen originala: http://euskalerriairratia.eus/irunea/1434364581181)