argia.eus
INPRIMATU
Euskararen normalizazioan urratsa eman dute Gipuzkoako 36 udalerrik
Ainhoa Mariezkurrena Etxabe 2013ko urtarrilaren 31
Gipuzkoako Foru Aldundiko eta 36 udalerrietako eragileak egitasmoa aurkezten

Diputazioak eta udalek lantaldea osatu dute egitasmoa aurrera eramateko. Udalen, erakundeen eta herritarren hizkuntz eskubideak sustatzeko, obra eta zerbitzuetan euskara bermatzea dute helburu. 36 udalerri horiez gain, beste hainbat galdezka aritu direla adierazi du Zigor Etxeburua Euskara Zuzendariak.

Irizpide horiek legeztatzeak “ofiziala” egingo du euskara ere eta hainbat alorretan eragingo du: zerbitzua zein hizkuntzatan ematen den, langileen euskara maila, kontratatuei eskatzen zaien euskara maila, hizkuntza paisaiak (esku orriak…) eta beste erakundeekin hitz egiten den hizkuntza.

Kataluniaren adibidea jarri du euskara legeztatzeko asmoa dutela aipatu duenean: “Generalitateak arautzearen bidea hartu zuen, eta beste faktore batzuen artean, katalana normalizatzen asko lagundu du urrats horrek”. Herritarrez gain, erakundeek ere euskararen erabilera areagotuko dutela adierazi du Etxeburuak.