Euskararen normalizazioan aurrerapausoak egiteko 13 neurri proposatu ditu EHEk

  • Azaroaren 24an 35 urte beteko dira Eusko Legebiltzarrak EAEko Euskararen Legea onartu zuela. Urteurrenaren atarian, euskaldunen hizkuntz eskubideak errespetatzeko eta hizkuntz normalizazioa lortzeko bidean bete beharreko gutxieneko hamahiru puntu jarri ditu mahai gainean Euskal Herrian Euskaraz taldeak, beren ustez Eusko Legebiltzarrean lanean ari den autogobernurako ponentziak jaso beharko lituzkeenak.


2017ko azaroaren 21ean - 17:39
EHEko kideak, neurri-sortaren proposamen ekitaldian. (Arg.: EHE)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Euskal Herriko eremu administratibo guztietan euskara “mendeko egoeran kateatua, euskaldunon eskubideak urratu eta nagusiki, euskararen berreskurapena eta normalizazioa ahalik eta gehien oztopatzeko helburua” duten arauak daude indarrean, EHEk salatu duenez. EAEn, Nafarroan zein Ipar Euskal Herrian “marko juridikoan aldaketak gauzatzen ari diren honetan”, euskaraz normaltasunez bizi ahal izateko lege-babes egokia beharrezkoa dela aldarrikatu du erakundeak.

Xede horrekin, zehazki EAEri begirako proposamena egin dute, autogobernua eguneratzeko Eusko Legebiltzarreko ponentziak neurri zehatzak iragartzeko gutxi falta den honetan. EHEren ustez, hauek dira “estatus juridikoaren edozein aldaketatan jaso beharreko gutxieneko neurriak”, hitzez hitz:

  • Euskarari estatus juridiko egokia onartuko zaio: ofiziala, bertokoa, nazionala, lehentasunezkoa, eta ezagutu beharrekoa izendatuko da. Honela, euskaldunon hizkuntza-eskubideak aintzat hartuak izango dira.
  • Normalizazioa helburu izango duen hizkuntza-politika egokia eta burujabea izango da, kanpo esku-hartzerik gabekoa.
  • Indarrean dauden euskararen legeak norabide horretan berrikusiko dira. Euskal Autonomi Erkidegoaren kasuan, 1982 urtean onartutako Euskararen Legea aldatzeko garaia aspaldi heldu zen. 35 urteotan euskal jendartea eta euskararen egoera nabarmen aldatu da; premia berriak sortu diren bezala, urrats ausartagoak emateko oinarria ezarri da eta legeak horiei erantzun eta lege-babes egokia eskaini behar die.
  • Euskara zehar-lerrotzat hartuko da maila guztietako gobernuen eta administrazioen antolaketan eta funtzionamenduan.
  • Normalizazio osora iristeko (eremu publikoan eta pribatuan) Plan Estrategiko Orokorra adostu eta indarrean jarriko da (nazionala, baliabide nahikorekin, adierazleen bidez ebaluatua, jarraitua), eragile politiko, sozial eta euskalgintzaren artean.
  • Instituzioek euskararen normalizaziorako baliabide nahikoak esleituko dituzte, nagusiki ekonomikoak (helburu gisa aurrekontu osoaren % 2 izango da), baita pertsonalak eta bestelakoak ere.
  • Administrazioa osoki euskaldunduko da. Herritarrentzako arreta-zerbitzuez gain, administrazioaren lan-hizkuntza bilakatuz ere. Gutxieneko neurri hauek hartuko dira.
  •              -Administrazio bakoitzak normalizazio-plan propioa izango du (egokia, neurgarria, aldizkako balorazioekin, gradualki helburu altuagoekin).
  •              -Abiapuntuzko eta premiazko neurria herritarrentzako arreta-zerbitzuak euskalduntzea izango da.
  •              -Administrazioekin harremana euskara hutsez izan nahi duten herritarren zentsoa osatuko da; eremu euskaldunetan izan ezik, non abiapuntuzko harremana euskara hutsez izango den besterik adierazi ezean.
  •              -Lanpostu publikoetarako deialdi guztiek hizkuntza-eskakizuna izango dute.
  •              -Kontratu publikoetan hizkuntza-irizpideak ezarriko dira.
  • Arnas-guneen babes eta zabalpenerako neurriak hartuko dira.
  • Belaunaldi berrien euskalduntzea bermatuko da bere osotasunean. Horretarako planteamendu integrala osatuz, hezkuntza formala eta ez formala kontuan hartuz, helburu horri begirako curriculuma osatuz, ahozkotasuna landuz, eta abar.
  • Helduek euskararen ezagutza nahikoa eskuratzeko helduen euskalduntzerako eskaintza egokia egitea: doakoa, geografikoki eta ordutegi aldetik eskuragarria,…
  • Gainontzeko eremu funtzional guztietan euskararen normalizazioa azkartzeko neurriak jasoko dira: eremu sozioekonomikoan, hedabideetan, hezkuntzako goi mailatan, aisialdian, kulturan, …
  • Arreta berezia eskainiko zaie teknologia berriei. Punta-puntako teknologietan (itzulpen automatikoetan, aplikazioetan, softwarean, … ) euskararen aukera egoteko neurriak hartuko dira.
  • Norbanakoekiko sustapen-lana egingo da:
  • Herritar euskaldunak kontzientziatu, ahaldundu eta aktibatzeko. Lehen hizkuntza-hautua euskararena izatea nagusi bilakatu behar da.
  • Herritar ez euskaldunak sentsibilizatzeko eta euskarara erakartzeko

Azkenik, iragarri dute datozen egunetan hainbat ekimen eta mobilizazioak egingo dituztela EAEko Euskararen Legearen onarpenaren 35. urteurrena dela eta.   


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Eskolako guraso taldean nola informatu euskara hutsean, erdaldunak haserretu gabe

"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra aurkitu dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.


Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina

Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]


2025-03-11 | Sustatu
Etorkisuneku 01 jardunaldia 14an, “etorkizunak pentsatzeko euskaratik”

Etorkisuneku 01 izenarekin jardunaldia egingo da martxoaren 14an, datorren ostiralean, Errenterian. Badalabek eta TEKS elkarteak antolatuta "hizkuntzari eta komunitateari lotutako iruditeria eta diskurtsoak berritzeko proposamen bat" izango omen da. Badalaben egoitzan... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Haur eskoletan euskarazko ehun plaza gehiago eskainiko ditu Iruñeko Udalak hurrengo ikasturtean

Euskarazko eskaintza handitzeko akordioa erdietsi dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak


'Gaztetxeak Bertsotan'
“Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]


2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


2024an Euskal Herrian estreinatutako 900 filmetatik bi baino ez dira euskaraz izan

Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztu dituzte datu "kezkagarriak". Euskaraz eskaini diren estreinaldi kopurua ez dela %1,6ra iritsi ondorioztatu dute. Erakunde publikoei eskatu diete "herritar guztien hizkuntza eskubideak" zinemetan ere... [+]


C2ko ikasleei eskerrak

Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]


Elebitasunaren tranpa

Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]


2025-03-04 | ARGIA
Euskaraz egiteko eskatzeagatik Tolosan EHEko kide bati eraso egin diotela salatu dute

Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.


5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


Erabat doan izango da Hondarribian euskara ikastea

EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


Eguneraketa berriak daude