Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Jokin Azkue Euskara Sustatzeko zuzendariak "eta txipa aldatuko bagenu"? egitasmoa aurkeztuko dute 10:30etan Donostiako Eusko Jaurlaritzaren egoitzan (Andia 13).
"eta txipa aldatuko bagenu?" izenburua darama egitasmo berriak. Euskararen inguruko aurreiritziak eta jarrerak lantzeko umorea erabiltzea izango du gako eta www.aldatutxipa.eus webgunea erraminta. Euskal hiztunei ohikoak zaizkien egoerak planteatuko dira bertan, gogoeta bultza eta uste ustelak astintzeko.
Hemen duzu aurkezpena zuzenean jarraitzeko helbidea (10:30etan hasita).