Euskararen etorkizuna hiztunen esku bakarrik?

  • Bosgarren aldiz egin dira Inkesta Soziolinguistikoa eta Kale Neurketa eta hauen emaitzekin gaur egungo euskararen erabilera maila ezagutu da. Euskararen jakintza goraka doan heinean erabilera ez igotzea euskaldunen erantzukizuna al da?


2017ko abuztuaren 21ean - 10:43
Antzuolako Elay enpresa Debagoienan UEMAn dauden lau udalerrietan dena euskaraz ari den enpresa bakarra da. Argazkia: Dani Blanco.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

1.-Etorkizuna norbanakoen gain jartzea ez da egokiena

Hainbat azterketa fin egin dira, Garikoitz Goikoetxerena adibidez, baina hauetatik eratorritako ondorio eta diskurtsoetan euskararen etorkizuna hiztunen baitan jartzen da. Ez al da hau hipotesi okerra? Benetan norbanakoen esku ote dago etorkizun hau? Sistemaz gaztelaniaz funtzionatzen duen gizartean nola bizi euskaraz? Egiturak edo erakundeek erdaraz funtzionatzeak ez al du inpakturik? Hipotesi hau ez al da euskaldunen alienazioaren eragina?

Euskararen erabilera garatu bada, euskaltzaleei esker izan da, baina lan honen haziak fruitua emateko aukerak mugatuak izan dira. Erein eta gero askotan ingurua elkorra izan da, maneiatu gabea, inguru osoaren funtzionamendua erdarazkoa izan baita. Egoera honetan oso zaila da fruitua garatu edo emaitzak lortzea.

Askori atzerriren baten zehar ibili eta hizkuntza berriak ikasteko motibazioa sortuko zitzaion, baina beharrezkoa izan ez duen bitartean ikasi al du?  Erakundeek jartzen dute beharra.

"Euskaldunen erabilera da gakoa" esaten da, baina ez da hain ziurra, izan ere erakundeen funtzionamenduak hizkuntzen erabilera baldintzatzen baitu. Euskaldunek erabiltzea gakoa izango da, baina gizartean txertatzekotan beharrezkoa da erakundeek euskaraz funtzionatzea, bestela euskarak periferian jarraituko du.

Salbuespen bakan batzuetan ezik erakundeek ez dute euskaraz funtzionatzeko konpromisorik hartzen.

2.-Ekosistemaren eragina. Zein da lan-hizkuntza?

Zein aukera dago euskara erabili ahal izateko? Izan ere hiztunak euskara erabiltzeko aukerarik ez badu, hau ezinezkoa da. Auzi hau dakar gogora Belen Urangaren artikuluan erabili ahal izateko hiru baldintza bete behar direla irakurtzeak: jakitea, aukera izatea eta motibazioa. Bernadette O’Rouke irlandar hizkuntzalariak gaelieraren inguruan Berrian dioen bezala, “Hiztunek borondate handia eduki dezakete hizkuntza erabiltzeko, baina ingurua ez bada mesedegarria, ezingo dute. Horregatik, hiztunek aukerak eduki ditzaten, espazioak sortu behar dira”.

Lehen euskara elkartearen (AED) sorreratik bertatik argi izan zuten hiztunek euskara erabili ahal izateko “aukerak” behar zituztela. Elkarteak sortzetik euskara hartu zuen jarduera hizkuntza moduan eta berehala hasi zen aisia, kirola, kultura, tokiko hedabideak (AP, ATB) eta hauen iragarkiak euskaraz edukitzeko antolatzen eta eskaintzen.

"Arraroa egin zait 'Berria'n irakurritako hamabost bat artikuluetatik gehienetan lan-hizkuntza zein den aipatzea ahaztea. Zein da zure lan-hizkuntza?"

Inkesta hauetan ez da egin analisirik erabilera aukeraren inguruan eta Berrian agertutako hainbat artikulutan ez da aipatzen gai honen muina. Iritzi emaileei ziurrenik bururatuko bazitzaien ere, ez du inork adierazi. Zer da agertzen ez dena? Adibidez, lan-hizkuntza euskara izatea arnasgune ederra izango litzatekeela, baina erakundeetan lan-hizkuntza moduan euskara erabiltzeko aukera gabezia ez da aipatzen.

Jasone Mendizabalek dioen moduan, zaila da “ekosistema erdaldun” batean euskarak lekua izatea. Honetaz gain gaur egun euskara erdararekin parekatzeko beste leku egitea ez dela posible erantsi daiteke.

Nabarmena da ekosistema erdalduna dela, lantokiez gain (lan-hizkuntzaz, ez lankide arteko erabilera informalean) beste inguru hauetan bizimodua egiten dutenentzako ere: herri eta hiri handiak, hainbat kirol federazio, aisialdiko eremuak, telebista kateak, smartphoneekin, eliza, irakaskuntza maila gehienetan, justizia administrazioa, notariotza, Osakidetza, Ertzaintza, zinema, musika kontzertu edo antzerkiak... erakunde guzti hauetan gaztelera gailentzen da.

Zergatik, euskararen ezagutza igotzen eta euskararen ingurunea zabaltzen ari denean, kalean gutxiago egiten da? Ba al duzu erantzunik? Gustatuko litzaidake erantzuna duzun horrek hitz egingo bazenit...” dio Eneritz Urkola-k  2017ko uztaileko 723. Atarian.

Galdera honen harira, kontuan izanik urte batean pertsona batek loaz kanpo (3.000 ordu) bizitzaren ia erdia lan ingurunean pasatzen duela (2.500 ordu), arraroa egin zait Berrian irakurritako hamabost bat artikuluetatik gehienetan lan-hizkuntza zein den aipatzea ahaztea. Zein da zure lan-hizkuntza? Lan-hizkuntzak zuzenean hartzen duen denboraz gain, ekosistema horrek pertsonaren bizitzan zentralitate handia du eta erdarei prestigio motibagarria ematen die.

Honetaz ikerketarik balego, emaitza jakiteko eta aztertzeko modukoa litzateke. Halakorik ez badago, hau beharrezkoa litzateke Etxepare institutuko Garbiñe Iztuetak 723. Atarian dioen bezala “erabilerak behera egiteko hainbat faktore daude ... aztertu beharrak daude neurriak hartzeko” edo Miren Dobaran-ek 2017-06-23 Berrian "Erabilera da orain kezka: zelan jarriko ditugun euskaraz lan egiten" azaltzen duen moduan, lantokiez hari dela interpretatzera emanez.

3.-Arnasguneen adibidea

Debagoienan lau udalerri daude UEMA elkartean: Antzuola, Aramaio, Bergara eta Oñati. Zer sartzen da arnasgunean? Arnasguneen arazoa etxebizitza berrietara datozenak omen dira, batez ere herri txikietan. Baina lau udalerri horietan dauden lantokietatik, lau udalez aparte, euskara lan-hizkuntza duen enpresa bakarra da ezaguna, Elay. Bakar batzuetan euskalduntzeko egitasmoak garatzen ari ei dira, baina funtzionamendu orokorra gaztelaniaz da. Hau ikusita zer ulertu beharko genuke arnasgune moduan?

"Bada garaia erakundeek euskaraz funtziona dezaten eta hauen lan-hizkuntza euskara izan dadin eskatzeko ahaleginari ekiteko"

Beraz arnasgune izendatzen ditugun herri hauetan, bertan diharduten erakundeen erdalduntze eragina dago, gehienek gazteleraz funtzionatzen baitute.

Ikerketa baten bidez herri bakoitzeko erakundeetan lan-hizkuntza zein den  zehazki jakitekoa litzateke, zein neurritan ote den euskara lan edo jarduera hizkuntza.

4.-Ondorioa

Euskara erabilera garatzen ari bada, euskaltzaleei eta batez ere euskara hiztunei esker da. Hiztunek jada nahiko ardura dute eta hauen gaineko presioa areagotu beharrean statu quoaren baitan diharduten erakundeak bere lekuan jartzen hasteko unea da. Bada garaia erakundeek euskaraz funtziona dezaten eta hauen lan-hizkuntza euskara izan dadin eskatzeko ahaleginari ekiteko.

Argi eduki behar da euskararen erabilera garatzeko traba handiena kapitalismoaren inperio kulturala dela, honek gaztelania (edo frantsesa) ezarri baitu estatu mailan eta honenbestez euskarak traba egiten die, hangoei eta hemengoei.

Euskara hiztunen bazterketa erakundeak euskaraz funtzionatuz eta euskaldunek euskara erabiliz zuzenduko da. Honetarako lehen pausoa erakundeetan lan-hizkuntzaren azterketa egitea litzateke.

Joxemari Muxika Arrieta, AEDko eta Topaguneako lehendakari ohia.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Hezkuntzaren merkantilizazioa eta noraezaren aurrean, HezkuntzArtea sortu da!

Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Zilbor-hestea

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.

Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


2025-03-05 | Gorka Menendez
Ordezkapen Handia

Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]


2025-03-05 | Itxaro Borda
Espantuka

Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]


C2ko ikasleei eskerrak

Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]


Elebitasunaren tranpa

Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]


2025-03-05 | Karmelo Landa
Gure esku dagoena

Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]


Teknologia
Hildakoen txatbotak

Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]


Eguneraketa berriak daude