argia.eus
INPRIMATU
Euskararen eskakizuna kendu die hamairu lanposturi BaraƱaingo Udalak
  • Hizkuntza Eskubideen Behatokiak zabaldu duenaren arabera, plantilla organikoaren azken aldaketak euskararen nahitaezko ezagutza ezabatu du lanpostu horietan.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2021eko uztailaren 28a
Argazkia: Wikipedia

Barañaingo hamairu udal lanpostuetan euskararen ezagutza ez da nahitaezkoa izanen aurrerantzean. Hala erabaki du Navarra Suma buru duen udalak. Hizkuntza Eskubideen Behatokiak egin du salaketa Twitter bidez. Kaltetutako hainbat postuen zerrenda gehitu ditu mezuan: "Herritarrak babesteko eta herritarrak hartzeko bulegoetan, kulturan, ekonomia eta ogasunean, herritarren partaidetzan, kirola eta gazterian, gizarte ongizatean, hezkuntzan,...". Aldaketa PSNrekin adostu eta onartu du Navarra Sumak.

Navarra Sumak du, 2019ko udal hauteskundeez geroztik, Barañaingo alkatetza. Zortzi zinegotzi ditu eskuineko hirukoak. EH Bilduk eta PSNk bosna dituzte, eta Geroa Baik, bi.