argia.eus
INPRIMATU
Euskararen Eguna antolatu dute Alesbesen
  • Irailaren 5ean ospatuko dute bigarren aldiz euskararen eguna Alesbesen, Nafarroako Erriberan. Euskara “kultur ondare bizia” dela aldarrikatuko dute, eta ez museoko pieza.

Garazi Zabaleta 2015eko abuztuaren 18a

Egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek: txalaparta tailerra, zozketak, herri bazkaria, puzgarriak, dantzaldia, pailazoa edota kontzertuak, besteak beste. Euskara ezagutu eta erabiltzeko baliabideen alde egitea da egunaren helburuetako bat.

Jai eguna antolatzeko kontu zenbakia ireki dute, laguntza ekonomikoa eman nahi dutenentzat. 3035 0077 35 0770009713 (Laboral Kutxa).