argia.eus
INPRIMATU
Pantxoa Etxegoin
“Euskararen diagnostiko bateratu bat erdietsi nahi dugu Iparraldean euskara biziberritzeko”
  • Euskararen biziberritzea Ipar Euskal Herrian jardunaldia antolatzen du ostiral honetan Baionan Euskaltzaindiak. Euskararen alde egiten dena eta ez dena eztabaidatzeko mementoa izango da. Eragileak eta politikariak bilduko dira egun osoan.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2024ko ekainaren 25

Euskararen biziberritzea 2030 urtera begira jarriko dira Euskal Konfederaziokoak, Euskararen erakunde publikotik edota hirigune elkargotik.

Parte hartuko dute Xabier Parilla Baionako hizkuntz politikaren arduradunak, Maider Behotegi Euskararen Erakunde Publikoko buruak, Andde Sainte Marie Eskualdeko kontseilariak edota Antton Kurutxarrik elkargoko lehendakari ordeak.

Jean René Etxegarai hirigune elkargoko buruak eta Andres Urrutiak Euskaltzainburuak egingo dute hasierako ekitaldia. 9.30etatik goiti abiatuko da eguna Baionako herriko etxean.