argia.eus
INPRIMATU
Euskararen alde Ozazetik Ortzaizera korrika egitera deitu du gazte talde batek
  • Aurtengo Korrika pandemia dela-eta bertan behera geratu denez, ekainaren 13an "Herrika" antolatzea erabaki du Ortzaizeko gazte talde batek. Hogei herri baino gehiago zeharkatuko ditu korrikaldi "mugatu" honek. biltzen duten dirua AEKri bideratuko diote.

     

ARGIA @argia 2021eko ekainaren 08a

Iurre Bidegainek Kazeta-n azaldu duenez, Ortzaizeko hainbat gaztek bilkurak egin ditu Garaziko gaztetxean eta Herrika deituriko ekimena antolatzea prestatu dute. Ekainaren 13an egingo dute segurtasuna bermatuko duen eta "mugatua" izango den ekimena. Nahia Ocafrain Ortzaizeko gazteak Kazetari adierazi dionez, "helburua da gazteak ere euskararen inguruan mobilizatzea ekitaldi bat sortzeko".

Diru biltzea AEKrentzat

Ekimenean dirua biltzeko pasaraziko duten kutxaz gain, Herrika lasterketa bereziaren kamisetak ere salduko dituzte.

Hona hemen ibilbidea:

- 07.00etan, Ozazeko plazatik abiatuko da Herrika.

- 07:13 Zalgize (sartzean)

- 07:24 Mendikota (herriko etxean)

- 07:34 Mendi (plazan)

- 07:54 Altzürükü (sartzean)

- 08:31 Urdiñarbe (plazan)

- 08:45 Muskildi (plazan)

- 09:57 Donaixti (plazan)

- 10:12 Bunuze (eskolan)

- 10:42 Lartzabale-Zibitze (itzulgunean)

- 11:21 Ainiza-Monjolose eta Gamarte (Euskal Herriko Laborantza Ganbaran)

- 11:46 Suhuskune (bihurgunean)

- 12:05 Jatsu (Izpurako bide bazterrean)

- 12:38 Izpura (Patrikenian)

- 12:48 Donibane Garazi (herriko etxean)

- 12:52 Uharte-Garazi (plazan)

- 13:04 Lasa (plazan)

- 13:15 Azkarate (gazteluan)

- 13:37 Anhauze (plazan)

- 13:54 Irulegi-Germieta (plazan)

- 14:17 Baigorri

- 15:20 Arrosa (zubian)

- 15:45 Ortzaize (ezker paretan).

Ortzaizen, bukaera emateko ekitaldi berezia antolatu dute, 16:00etatik aurrera: Xiberoko dantzari talde bat emanaldia eskainiko du eta Maddi Sarasua eta Elixabet Etxandik bertsoak kantatuko.