argia.eus
INPRIMATU
Euskararekin lotutako aferengatik jaso du Arartekoak kexa gehien
  • 2015eko txostena aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan. Iaz, 2014an baino jardunketa gutxiago izan dira, %31 egin dute behera, hain justu.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko maiatzaren 19a
Javier Eneriz, Nafarroako arartekoa. (Argazkia: parlamentodenavarra.es)

2.791 ekintza jaso ditu Arartekoaren txostenak, orain bi urte baino 1.238 gutxiago (%31koa izan da murrizketa). Gehienak euskarari lotutako kexekin daude lotuta.

Hamar izan dira arreta handiena eskatu duten auziak: euskara, trafikoa, enplegu publikoa eskuratzea, gizarte ongizatea, funtzio publikoa, hezkuntza, osasuna, ingurumena, ogasuna, hirigintza eta etxebizitza.

Euskarari dagokienez, 610 kexa aurkeztu zituzten herritarrek, orotara. Horietatik 592k Etxarri Aranatzeko osasun sistema euskaraz izatea galdegiten zuten.

“Kexa-kopuruari begiratuta, euskara, trafikoa eta enplegu publikorako sarbidea arloek jarraitzen dutelizaten herritarren erreklamazio gehien hartzen dituztenak. Espediente- eta kontsulta-kopuruari begiratuta, enplegu publikoa eta gizarte ongizatea arloek jarraitzen dute izaten interes handiena biltzen dutenak, esan du Javier Eneriz arartekoak.

Albiste hau Euskalerria irratiak egin du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra