argia.eus
INPRIMATU
Euskarara bikoiztutako lehen film pornoa

2007ko maiatzaren 08a
Cicciolina

Uztailaren 20tik 22ra bitartean Euskalsex Nazioarteko I. Areto Erotikoa antolatuko da Bilboko La Casilla kiroldegian. Euskal Herriko industria porno-erotikoa ezagutarazi eta artisten arteko harremana sustatzeaz gain, esparru horretan euskararen erabilera bultzatzea du helburu ekimenak. Hala, euskarara bikoiztutako lehenengo film pornoa aurkeztuko dute Bilbon. Lehen edizioan, eztabaidak, kontzertuak, argazki erakusketak, film emanaldiak eta liburu aurkezpenak izango dira, besteak beste. Halaber, zinema porno-erotikoko berrogei aktore inguru hurbilduko dira La Casillara, horien artean Cicciolina aktore eta diputatu ohi italiarra.