argia.eus
INPRIMATU
Euskarara bikoiztuko dute “The Lord of the Rings” telesaila
  • Amazon Primek kaleratuko duen telesaila inoiz eginiko garestiena da eta irailaren 2an izango da estreinaldia. J. R. R. Tolkien-en mundua berpiztuko du telesailak.

Maddi Viana Zubimendi @maddi76_ 2022ko uztailaren 28a
Argazkia: Amazon Prime Video.

Urtzi Urkizu kazetariak sare sozialetan adierazi duenez, Amazonek honakoa esan dio: “Irailaren 2an The Lord of the Rings telesailaren estreinaldiko egunean, euskarazko azpidatziak egongo dira erabilgarri. Baina euskarazko bikoizketa egun batzuk geroago iritsiko da”. Hala jaso du Berrian argitaratutako albistean.

The Lord of the Rings: The Ring of the Power izena eman diote telesailari eta euskaraz bikoiztuko da, besteak beste. Bilboko Mixer estudioan egingo da lehen atalen bikoizketa. Estudioak Berriari esan dionez, alde guztien “ahalegina” eta “gogoa” dago. Oraingoz ez dute izenik eman nahi izan eta ez dute adierazpenik egingo.

Telesailaren lehen denboraldia pixkanaka estreinatuko da. Lehenik pare bat atal kaleratuko ditu Amazonek eta ondoren astean behin jarriko dute atal berri bat ikusgai.

Amazon Prime Videok harpidetzaren kostua garestitu egingo duela jakin da baita ere.