argia.eus
INPRIMATU
Euskaraldiaren 2. edizioa, 2020an
  • 2020ko udazkenean egingo den Euskaraldia egitasmoak bi ardatz nagusi izango ditu. Batetik, lehen edizioan ahobizi eta belarriprest izan direnei hizkuntza ohiturak aldatzen jarraitzeko deia egingo zaie eta, bestetik, entitateek euskara gehiago erabiltzeko urratsak emango dira.

ARGIA @argia 2019ko urtarrilaren 31
Iazko abenduaren 4an, sustatzaileek egindako balorazio aurkezpena. Argazkia: Euskaraldia.

Norbanakoez gain, erakunde publikoak, enpresak, saltokiak edota elkarteak izango ditu bigarren edizioak ardatz. Lehen edizioan 200 entitate baino gehiagok sustatu zuten Euskaraldia, eta datorren urterako xedea da pausu bat harago joatea, euren egunerokoan euskara gehiago erabiltzea; horretarako konpromiso zehatzak hartzeko eskatuko zaie, EITBk jakinarazi duenez.

Bestalde, iazko 220.000 belarriprest eta ahobizien inguruan egindako azterketaren datuak aurkeztu dituzte. Udan emango dituzte lehen edizioaren eraginari buruzko datu gehiago.