argia.eus
INPRIMATU
Euskaraldian izena ematen hasi dira herriak
  • “11 egun euskaraz” ekimenean parte hartzeko izen-ematea urtarrilaren 24an hasi zen eta apirilaren 8an bukatuko da.

ARGIA @argia 2018ko otsailaren 21
Euskaraldiako antolatzaileak eta Arrigorriagako eta Zarauzko parte-hartzaileak. Argazkia: Euskaraldia.

Euskaraldiak aurkezpen ofiziala egin du herrien izen-ematea abian jartzeko. Dena dela, urtarriletik ari dira herriak izena ematen. Aurkezpenean bi herriren adibidea eman dute, Zarautzena eta Arrigorriagarena. Zarautzen udalak eta hainbat euskaltzalek bat egin dute abenduko ekimena prestatzeko. Arrigorriagan berriz, bi urtez hizkuntza ohiturak aldatzeko egindako ekimenei jarraipena emango diete Euskaraldiaren bidez. Herri horretan ere, euskaltzaleak eta udaleko ordezkariak elkartu dira.

Oraingoz Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako herriak ari dira izena ematen. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan dinamika abiatuta dago baina ez dute ofizialki herriek izenik eman.

Martxoaren 14an Euskaraldiaren aurkezpena egingo da Nafarroan. Ipar Euskal Herrian berriz, aurkezpena martxoaren 17an izango da. Egun berean herrietako batzordeen mintegia egingo da Bilbon.

Herritarrak irailaren 20an hasiko dira izena ematen.