Urrian egingo duten Euskara ala ezkara mundu digitalean? izeneko jardunaldia aurkeztu du Elgoibarko Izarrak. Mundu digitalean zentratuko da aurtengo zikloa, eta mundu horretan arituak eta adituak diren hamasei lagun gonbidatu dituzte egun osoko jardunaldian parte hartzera.

Zergatik egon behar du euskarak mundu digitalean? Badago euskara mundu digitalean? Ezagutzen eta sozializatzen dugu mundu digitalean daukaguna? Burujabetza digitala: nola eta zertarako? Galdera horiei eta beste batzuei erantzutera etorriko dira hamasei aditu Elgoibarrera, urriaren 5ean. Egun osoko jardunaldia izango da, Elgoibarko IMH ikastetxean, 9:30ean hasi eta 18:00ak arte.
Jardunaldiko osagaiak asko eta askotarikoak izango direla zehaztu dute Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneko arduradunek. "Musika izango dugu esnatzeko, hitzaldiak ere izango dira, poesia apur bat, mahaingurua, pintxo-bazkaria, musika-kontzertua...", esan dute.
Izena Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunean eman behar da eta epea zabalik dago dagoeneko. Matrikula 35 eurokoa da, pintxo-bazkaria barne.
Informazio gehiago jaso eta izena emateko hemen.