argia.eus
INPRIMATU
Euskarak Errioxan izan duen presentzia aztertu du Eduardo Aznarrek

2011ko apirilaren 20a
Eduardo Aznar, liburuaren aurkezpenean.

Duela bi mila urte Errioxako zonalde batzuetan euskara hitz egiten zela jaso du Eduardo Aznar antropologo fiteroarrak El euskara en La Rioja. Primeros testimonios (Euskara Errioxan. Aurreneko lekukotzak / Pamiela) liburuan. Laminiturri elkarteak eskatuta osatu du 400 orrialdeko ikerketa lan hori Aznarrek. Toponimiak tarte zabala betetzen du.