argia.eus
INPRIMATU
Euskarak badu etxea Gasteizen: Oihaneder
  • Oihaneder Euskararen Etxeak aste honetan zabaldu ditu ateak. Etorkizunean egin nahi duten Kafe Antzokiaren lehen fasea da proiektu hori.

Nerea Ibarzabal Salegi 2014ko urriaren 17a
Gasteizko Montehermoso kultur-etxean kokatu dute Euskararen Etxea. Hamar urtez luzatu dira udaletxeko eztabaidak proiektua onartu duten arte. (Arg: www.gasteizhoy.com)

Gasteizko Montehermoso kultur-etxean kokatu dute Euskararen Etxea, eta hizkuntza ardatz hartuta, erreferentziazko sorgune eta kulturgune bilakatu nahi dute. Hamar urtez luzatu dira udaletxeko eztabaidak proiektua onartu duten arte.

Gasteizko udalbatzak eta Gasteizko Kafe Antzokia Plataformak kudeatuko dute aurrerantzean Euskararen Etxea; Montehermoson Kafe Antzokia eraikitzeko asmoa dute gerora, baina zenbait inbertsio eta baimen behar dituzte lehenbizi horretarako, kultur-etxea eraikin babestua baita.

Oihanederrek 60.000 euroko aurrekontua izango du aurten, eta datorren urtean 250.000koa izango da bertara zuzendutako dirua, Javier Maroto alkateak Euskararen Etxearen inaugurazioan adierazi duenez.