argia.eus
INPRIMATU
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”
  • Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino garrantzitsuagoa" delako "teknologia betaurreko kritikoz begiratzea eta erabiliko ditugun tresna informatikoei eta martxan jarriko ditugun digitalizazio prozesuei buruzko erabakiak pertsonen beharrak eta eskubideak lehenetsiz hartzea."

Sustatu 2024ko irailaren 20a

Goiburuak adierazten duen ikuspegi kritiko horretan sakondu eta zabaldu nahi du Euskarabilduak. Hauxe da prestatu duten egitaraua:

09:00 | Aurkezpen instituzionala

09:15 | Sarrera: Artifiziala ez den teknologia (EUS)

Eli Pombo (iametza interaktiboa)

09:25 | Hitzaldia: Algoritmo publikoak (GAZ)

Manuela Battaglini (Datuen etikan eta pribatutasunean espezializatutako abokatua)

10:00 | Hitzaldia: 'Sare kooperatibo eta demokratikoagoak eraikitzeko proposamenak' (GAZ)

Marta G. Franco (Kazetaria eta 'Las redes son nuestras' liburuaren egilea)

10:30 | Atsedenaldia

11:00 | Esperientziak

  • Datu Zentro lokalak (EUS)
  • Softcatalà: Hizkuntza gutxituak eta teknologia berriak (KAT) · Belén Ivars
  • EducaMadrid: Zerbitzu burujabeak hezkuntza komunitatearentzako (GAZ) · Daniel Esteban
  • Common Voice proiektuaren aplikazioa: Euskarazko ahots teknologiaren garapena, egoera eta etorkizuna (EUS) · Mahai ingurua

Izena emateko, hemen.