Euskara, umorea egiteko primerakoa

  • Ohikoa da El Hormiguerok [Antena3 telebista kate espainiarreko saioa] hizkuntzak erabiltzea umorea egiteko, beti ere hizkuntza hori ez bada gaztelania, komunikatzeko baliagarria eta arrazoizkoa den bakarra, dirudienez.


2017ko maiatzaren 26an - 10:46
Pablo Motos eta Jessica Chastain platoan.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bestalde, espainiarra ez den nazionalitate guztiek osagai komikoak dituzte ustiatzeko. Ostegunean Jessica Chastain Pablo Motosen saiora joan zen. Aktoreak arbaso euskaldunak izateko aukerak dituenez, platoan gidoilari euskalduna sartu zen aktoreari lezioak emateko. Trancas eta Barrancas felpazko inurriek barre egin zuten: “Euskara ikasteak ate asko irekitzen dizkizu!”. Betikoa: hizkuntzek zentzua daukate baldin eta curriculum profesionalerako behar badituzu. Lehendabizi txantxak egin zituzten gidoilariaren abizenaz, oso luzea baitzen, eta aktoreari askotan esanarazi zioten guk harrituta entzun genezan halako hizkera arrotzaren exotismoa.

Ondoren, gidoilariak Chastainek egindako filmen izenburuak itzuli zituen. Aktoreak fonetika konplexua errepikatzen ahalegindu behar zuen.

La noche más oscura Gau ilulena zen. Grazia handia egin zien inurriei eta aurkezleari. Hala ere, ahoskatzeko oso zaila ez zela iruditu zitzaien. Chastainek erraz egin zuen, beraz probaren maila igotzea erabaki zuten. Interestelar Izarren artean itzuli zuten. Ahalegin handiagoa egin behar izan zuen, eta beraz, platoko ikusleek gogoz txalotu zuten hizkuntza abilezia. El caso Sloane Sloane gertakizuna itzuli zuten. Saioko taldeak hitza ahoskatzea ezinezkoa zela uste zuen, baina aktoreak erdiz erdi asmatu zuen. Harrituta, gonbidatuaren hizkuntza gaitasuna txalotu zuten.

Ostegunean euskararekin egin zutena askotan egin dute txinerarekin, alemanarekin, japonierarekin eta arraroa iruditzen zaien edozein hizkuntzarekin. Espainiarzentrismo atzerakoia da, logikaren eta normaltasunaren paradigma direla uste dutenak. Gainerakoak ohitura eta ezaugarri zail eta apetatsuak dira. Eta batez ere, komikoak. Ezjakintasun egozentrikoa da, zeinak plurinazionalitatea eta kulturartekotasuna txiste bihurtzen dituen, bitxikeria zentzugabe.

Iritzia "Ara.cat" agerkaritik hartu da eta erredakzioan itzuli. Jatorrizko artikulua lotura honetan duzue.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude