argia.eus
INPRIMATU
Euskara sustatzeko kanpaina abiatu dute komunikazio zientzietako hainbat ikaslek
  • Abenduaren 2rako egitaraua prestatu dute arduradunek. EHUko Leioako Campusean egingo dituzte ekitaldiak.  

Ainhoa Bretos @ob_ainhoa 2016ko abenduaren 01a

Euskararen Egunaren harira, “Bihotzetik Bihortzetara” deituriko publizitate kanpaina jarri dute martxan EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko lehenengo mailako hainbat ikaslek. Helburua euskararen erabilera areagotzea dela azaldu dute arduradunek.

Horretarako hainbat ekintza antolatu dituzte ostiralerako. “Mannequin Challenge” bat egingo dute EHUko Leioako Campuseko Mikel Laboa plazan, eta eurek sortutako abestia egongo da entzungai. Ondoren, prentsaurrekoa emango dute bertan elkartuko diren guztientzat. Eta amaitzeko, momentuan bertan ezagutzera emango duten jarduera egingo dute.

Ekitaldietan parte hartzeko eta euskara erabiltzeko deia luzatu diete euskaldun guztiei. Prestatutako jardueren berri emango dute Twitter (@BihotzBiHortz), Instagram (bihotzbihortz) eta Facebook (Bihotzetik Bi-hortzetara) bitartez.