argia.eus
INPRIMATU
Nagusiki euskara erabiliko du Gipuzkoako Aldundiak agerraldi publikoetan
  • Agerraldi publiko guztiak euskaraz egingo ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrerantzean. Euskara normalizatzea eta hiztunen eskubide linguistikoak babesteko helburuarekin hartu du neurria Aldundiak.

2012ko urriaren 02a
Larraitz Ugartek adierazi du euskarari garrantzia emango diola Aldundiak.

Atzo jakinarazi zuen erabakia Larraitz Ugarte Aldundiko bozeramaileak. Prentsa oharrak eta itzulpenak bi hizkuntzatan egingo dituzte aurrerantzean ere, baina jendea euskararekin erlazionatzeko nahia adierazi dute eta horretarako erabilera indartu nahi dute. Horregatik beste agerraldi publiko guztietan euskara erabiliko dute.

Erabaki horrekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak "legea bete" besterik ez duela egingo adierazi zuen atzo Ugartek eta gaineratu zuen orain arte ez dela aipatutako legea behar bezala aplikatu. Aldundiko bozeramaileak gaineratu zuen, beste herrialdeetan hizkuntza bakarrean hitz egiten dela: “Barack Obamak ingelesa bakarrik erabiltzen du eta mezuak berdin iristen dira”.