argia.eus
INPRIMATU
Euskara hutsezko haurtzain-etxea irekiko dute Aiherran
  • Nafarroa Beherean, Aiherrako 'Beltzegitea' etxean kokatuko da Eguzkilore haurtzain-etxe berria. Euskara, natura eta motrizitate librea oinarri harturik, heldu den apirilean hasiko dira zerbitzua eskaintzen.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2025eko otsailaren 04a

Euskal Hirigune Elkargoak iaz erabaki zuen gune horretan proiektua garatzeko diru-laguntza eskaintzea.

Bi hilabeteetatik, eskolara sartu bitarteko hamabi haur hartzen ahalko ditu haurtzaindegi berriak.