argia.eus
INPRIMATU
Euskaraz jakitea ez dute eskatuko EAEko 340 lanpostu publikoren eskaintza berrian
  • PPren Gobernuak Lan Eskaintza Publiko berriaren deialdia zabaldu du. EAEn 340 plaza esleituko dira administrazioan lan egiteko. Euskara ez da aintzat hartuko, ez behintzat eskakizun gisa. Javier de Andres Espainiako EAEko ordezkariak garbi utzi du neurri horren zergatia: “Madrildik iritsitako lan eskaintza denez, ez ditugu autonomia erkidegoetako hizkuntzak eskatu; ez da beharrezkoa”. Modu honetan postua lortzeko aukerak “errazagoak” direla nabarmendu du. “Herritarrek aukera gehiago dituzte”.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2018ko otsailaren 08a
Espainiako EAEko ordezkariak esan du "ez dela beharrezkoa" euskara aintzat hartzea.

Euskara albo batera utzi izanak hautsak harrotu ditu. Garbiñe Petriati Behatokiko Hizkuntz Eskubideen kideak salatu du “tokian tokiko hiztunei iseka” egiten diela neurri horrek eta Euroitunari begira “iruzurra” dela.