argia.eus
INPRIMATU
Gizarte multikulturalean euskaraz bizitzeko tresnen bila
  • Euskaltzaleen Topaguneak jardunaldiak antolatu ditu, jatorri, kultura edo hizkuntza aniztasuna eta euskara ardatz hartuta. Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean egingo dute topaketa, abenduaren 12an.

Nerea Ibarzabal Salegi 2014ko azaroaren 27a
Euskaltzaleen Topagunearen hitzetan, “aniztasuna euskararen normalizaziorako erronka da”. (Arg: euskalherria.info)

Kultura eta hizkuntza aniztasuna hainbat urtez aztertu ditu Topaguneak; jardunaldien bitartez ikuspegi hori zabaltzea, egitasmoak partekatzea eta etorkizuneko lankidetza sustatzea dute helburu.

Euskaltzaleen Topagunearen hitzetan, “aniztasuna euskararen normalizaziorako erronka da”, eta horregatik arlo ugari landuko dituzte abenduaren 12an, hezkuntza eremutik hasi eta etorkizuneko eginbeharretaraino.

Topaketa doakoa eta irekia izango da, baina plaza mugatuak direnez, izena eman behar da Topagunearen webgunean abenduaren 10a baino lehen. Egitarau osoa ere bertan dago ikusgai.