argia.eus
INPRIMATU
Baxoa euskaraz aldarrikatzeko elkarretaratzea Baionan
  • Gaur hasiko dute Ipar Euskal Herriko ikasleek unibertsitatera sartzeko Baxoa froga. “Baxoa euskaraz” aldarrikatzeko Etxepare Lizeoak, Seaskak eta Baxoa euskaraz ikasle kolektiboak elkarretaratzea deitu dute 12:30ean Baionako Cassin azterketa zentroaren aurrean.

Judith Perez @judyjudd 2014ko ekainaren 16a
Ikasle euskaldunek hiru azterketa soilik egin ahal dituzte euskaraz Baxoan (Argazkia: Nicolas Mollo. kazeta.info))

Azterketak ekainaren 24a arte luzatuko dira, eta historia, geografia eta matematikan soilik izango dute ikasleek azterketa euskaraz egiteko aukera. Beste azterketak frantsesez egitera behartuta daude.

Euskal Konfederazioak bat egin du gaurko protesta deialdiarekin: "Urtero ekaina ailegatzerakoan arazo bera gertatzen da: ikasketak euskaraz egin ondotik, ikasleek ezin dituzte Baxilergoko gai guziak euskaraz pasatu" salatu dute, Kazeta.info-k jaso duenez.

Iaz, Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek Baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko bideo hau egin zuten.