argia.eus
INPRIMATU
Euskara batuaren etorkizunaz arituko dira urrian Euskaltzaindiaren nazioarteko biltzarrean
  • Urriaren 4tik 6ra izango da biltzarra Arantzazun, euskara batuak 50 urte bete dituela baliatuz. 50 hizlari inguru arituko dira euskara batuaren historia laburraz eta etorkizunaz.

ARGIA @argia 2018ko irailaren 18a
Biltzarra aurkezten Euskaltzaindiako kideak. Argazkia: Euskaltzaindia.

“Arantzazutik mundu zabalera (1968-2018)” biltzarrean euskara batuaren sorrerari eta ibilbideari errepasoa emango diote. Alabaina, batik bat etorkizunean jarriko dute fokua. Euskara batuaren erronkak aztertuko dituzte ondoko esparru hauetan: komunikabideetan, ingurune digitalean, hezkuntzan, lanbideetan, administrazioan, literaturan eta itzulpengintzan. Euskara batua Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian nola den ere landuko dute.

Beste hizkuntza batzuetan estandarizazio prozesuak nola egin diren azalduko dute, hala nola, katalanaren, galegoaren eta frisieraren kasuan.

Euskaltzaindiak webgune berritua eta “Euskara Batuaren Eskuliburua” aurkeztuko ditu.

Egitarau osoa lotura honetan daukazue.

Jardunaldiak streaming bidez ikusi ahal izango dira.