argia.eus
INPRIMATU
‘Euskara ala ezkara’ Elgoibarko kultur zikloak hamar urte egingo ditu, Gotzon Garate gogoan
  • Elgoibarko Izarra euskaltzaleen topaguneak eta Elgoibarko Udalak Gotzon Garate zenaren oroimenez urtero antolatzen duten zikloak hamar urte beteko ditu aurten. Kulturgintza izango da aurtengo gai nagusia eta izen handiko 21 kulturgile gonbidatu dituzte. Izena Elgoibarko Izarran eman behar da eta epea zabalik dago dagoeneko.

Barren .eus @barreneus 2018ko uztailaren 05
Uxue Alberdi bertsolari eta idazleak Mari Luz Esteban antoprologoari egindako elkarrizketa, iazko urrian egin zuten 'Euskalgintza eta feminismoa eskutik helduta' zikloan.

Antolatzaileen berbetan, modu berezian ospatuko dute Euskara ala ezkara zikloaren urteurrena. Urriaren 6an izango da (zapatua) eta egun osorako programa prestatzen dihardute. "Oraindik ezin dugu programa goitik behera zehaztu, baina bizkarrezurra erabakita daukagu. Kulturgintza izango da gai nagusia eta gurera etorriko diren 21 gonbidatuak ere lotuta dauzkagu", azaldu dute.

Beheko irudian ikus ditzakezue Euskara ala ezkara Elgoibartik Euskal Herrira zikloan parte hartuko duten lagunen izen-abizenak eta landuko dituzten gaiak.

Edukiei dagokienez, hitzaldiak, diagnosiak, gogoetak, elkarrizketak, poesia musikatuak edo musika emanaldiak izango ditu jardunaldiak, besteak beste.

Izena Elgoibarko Izarran eman behar da eta epea zabalik dago dagoeneko. Matrikula 30 eurokoa da, pintxo-bazkaria barne.

 

Albiste hau Barren.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.