argia.eus
INPRIMATU
Euskaltzaletasunaren alde topa egingo dute Derion
  • Topa Eguna ospatuko dute larunbatean, euskaltzaleen elkarteen eguna. Antolatzen den hirugarrena da, eta euskara eta kultur talde ugari batuko dira bertan.

Nerea Ibarzabal Salegi 2014ko urriaren 10
“Aztarnak”, herrietako emakumeen eta mugimendu feministaren historia ezagutarazteko egitasmoa aurkeztuko da Topa Egunean. (Arg: www.topagunea.eus)

Ein daigun topa!” da aurtengo Topa Eguneko lema, eta horixe da, hain zuzen, egin nahi dutena: euskaltzaleen, auzolanaren eta mugimenduaren alde topa. Euskaltzaleen Topaguneak antolatu du eguna, Derioko Tximintx elkartearen eta Bizkaiko hainbat euskaltzale elkarteren laguntzarekin.

Egun osorako egitaraua prestatu dute, eta Berbak erein ekitaldiarekin emango diote hasiera. Euskararen inguruko berbak eta ametsak ereingo dituzte Derioko lurretan, 15 urte barru zein fruitu eman duten ikusteko.

“Aztarnak”, herrietako emakumeen eta mugimendu feministaren historia ezagutarazteko egitasmoa ere aurkeztuko da Topa Egunean. Aurretik, Tokikom, Aiaraldea.com edo Txatxilipurdi bezalako elkarteek beraien esperientziak kontatuko dituzte Esperientzien trukegunean.  

Gibelurdinek, Zizka Mizka eta Fan&Go musika taldeak ere Derion izango dira, baita Irrien Lagunak ere. Topa Eguneko egitaraua eta planoa hemen.