argia.eus
INPRIMATU
‘Euskalona’, Bartzelonan dauden euskal kulturaren adierazleen mapa
  • Bartzelonako euskal etxeak #EUSKALONA mapa sortzeko proposamena aurkeztu du, “Euskal Herria Bartzelonan”.

Ane Eslava Serrano @eslavaane 2017ko martxoaren 02a
EUSKALONA mapa

Bartzelonako euskal etxeak mapa bat egin du, Bartzelonan dauden euskal kulturaren adierazleak jasotzeko. Hauen artean plakak, eskulturak eta kaleen izenak daude, besteak beste.

Sare sozialen bitartez zabaldu eta jendearen laguntza eskatu dute. Google Maps-en bitartez osatzen ari dira eta betetzea lortzen dutenean ibilbide bat egiteko asmoa dute. Momentuz 19 elementu topatu dituzte, hauen artean Jai Alai pilotalekua, Txillidaren murala, Euskalzaleak gastronomia elkartea edo Jorge Oteizaren eskultura.