Frantziako Gobernuak plantan ezarri duen interes orokorreko elkargoa da Euskararen Erakunde Publikoa. Euskararendako, hizkuntza politika publikoaz arduratzen da. Sei urtero berritzen da, eta preseski, ziklo bat burutzen ari da. Aurten bukatuko da mandatua eta ondoko sei urteendako lehentasun eta modeloak berrikusi beharko dituzte laster.
Aukera baliatu dute Euskal Irratietako lagunek Euskararen Erakunde Publikoko presidente Antton Kurutxarrirekin bilana eta perspektibak aipatzeko.