Iruñerriko Euskalerria irratia lizentziarik gabe utzi du berriz ere Nafarroako gobenuak. Irratiko kideek eman dute albistea Twitter bidez. Iruñerriko lizentziak SER eta Coperi eman dizkiote, eta hala, euskarazko irratiak orain arte bezala jarraitu beharko du, esleipenean hirugarren sailkatu dutelako.
Copek 73,05 puntu atera ditu, SERek 72,43 eta Euskalerria Irratiak 72,05, eta bi ziren esleitzen ziren lizentziak.
25 urtez ukatu diote lizentzia Nafarroako agintariek Iruñerriko irrati euskaldunari. Egoera horri buruzko erreportajea egin zuen Oier Aranzabal kazetariak. Gure Multimedia kanalean ikus dezakezu Euskalerria irratia: 25 urtez lizentziarik gabe.