Euskalerria Irratia lizentziarik gabe utzi zuen prozesua baliogabetu du Gorenak

  • Iruñerriko irrati lizentzien banaketa baliogabetu du Espainiako Auzitegi Gorenak. Net21 irratiari eta Radio Universidad de Navarrari eman zizkien lizentzia esleipenak bertan behera utzi ditu.


2014ko urtarrilaren 10ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Iruñeko Irrintzi dorrean kokatutako Euskalerria Irratiko estudioa.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 2005ean aztertu zuen kasua eta Euskalerria Irratiaren aldeko epaia eman zuen. Nafarroako Gobernuaren eta Opus Deiren bi irratien helegiteak atzera bota ostean Gorenak epaia berretsi du orain.

1998ko lizentzia banaketako lehen fasean Euskalerria Irratia Net21 eta Radio Universidad de Navarra irratien aurretik zihoan puntuazioetan. Baina bigarren fasean lizentziarik gabe utzi zuen. Azken hori da epaile batek hirugarrengoz prozesua irregulartzat jo eta baliogabetu dutena.

Aspaldiko afera

1990ean FMko irrati lizentzien lehenbiziko banaketan, Nafarroako Gobernuak baimenik gabe utzi zuen Iruñerriko irrati euskalduna.

Zortzi urte geroago, 1998ean lizentzien banaketa egin zuen berriro ere Nafarroako Gobernuak, eta Euskalerria Irratia lizentziarik gabe utzi zuen. Eta erabaki horren kontrako helegitea jarri zuen Donibane auzoko Irrintzi Dorreko irratiak.

2005ean helegitea onartu zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak eta baliogabetu egin zuen lizentzien banaketa. Hala ere, Iruñeko 91,4 frekuentziako irratiak ez zuen esleipena eskuratu.

2006an lizentziak banatzeko deialdia egin zen berriro eta Nafarroako Gobernuak aurreko bi irratien alde egin zuen orduan ere. Auzitara jo zuen Euskalerria Irratiak eta 2010ean banaketa hura baliogabetu egin zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak.

Orduko Nafarroako Gobernuko bozeramaileak, Alberto Catalanek, erabakia “errespetatzen eta onartzen” zuela jakinarazi zuen, baina horrek ez ziola eskumenik ematen Euskalerria Irratiari lizentziarik lortzeko.

2012an lizentziak lortzeko lehiaketa berria ireki zen eta 2013ko urtarrilean jakinarazi zituzten emaitzak. Euskarazko irratiak berriz ere ez zuen emisio baimenik eskuratu  SER eta COPE kateei eman zizkietelako.

Lasterketa luzea helmugara iristeko

Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendaria pozik agertu da albistearekin arrazoi zutela eta haiek lizentziarik gabe uzteko erabakia irregularra izan zela berresten baitu epaiak.

Hala ere, ebazpena ez dela erabateko garaipena adierazi du: “Lasterketa luzea da hau, 1998an hasitakoa. Auzitegiaren erabakiaren ondotik berriro lasterketaren buruan goaz, irabazten ari gara, baina oraindik ez gara helmugara iritsi, oraindik ez daukagu lizentzia eskuan”.

Informazio gehiago:

Euskalerria Irratiaren 25.urteurrenaren harira lizentziarik gabe eta oztopo askoren gainetik euskaraz komunikatzen jarraitu duen irratiaren inguruko erreportajea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Naziometroaren seigarren neurketa
Gehiengoa euskal estatuaren alde legoke “adostutako” erreferendumean, gatazkarik sortzen ez badu

Euskal Burujabetzaren Barometroaren seigarren neurketa aurkeztu dute asteartean Donostian. Euskal Herriarekiko atxikimendua da nagusi oro har, baina Nafarroan Nafarroarekikoa gailentzen da. Euskara ez dago euskal sentimendua azaltzeko gako nagusien artean, baina gaztelera eta... [+]


2024-09-17 | ARGIA
Euskaldunen aurkako “oldarraldi” judizial betean, euskara eskakizuna berriro baliogabetuta

EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Donostiako bi udaltzain postutarako euskarazko B2 profila eskatzen zuen lan deialdia. "Euskaldunen eskubideak urratzen dituen" epai berri honen aurrean, hainbat eragilek salatu du "euskaldunen aurkako oldarraldiak"... [+]


2024-09-13 | ARGIA
Tematzearen emaitza: errepide seinaleak euskaraz

Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]


Euskarazko “parentesia linguistiko ederrak” proposatzera dator Mintzalasai festibala

Irailaren 16tik 22ra iraganen da euskararen erabilpena bultzatzeko xedez antolaturiko festibala. Baiona, Angelu eta Miarritze hirietan bideraturiko festibalaren hamahirugarren edizioa dute aurtengoa.


Maddi Kintana
“Badirudi lagunarteko hizkera, Hegoaldean eta Iparraldean, ezin dela banandu gaztelaniatik eta frantsesetik”

Maddi Kintanak ekainean aurkeztu du Master Amaierako Lana Bordeleko Unibertsitatearen eta Iker ikerketa-zentroaren laguntzarekin. Gazteen hizkera BAM eta inguruan du izenburu eta Biarritz, Baiona eta Angeluko 18 eta 24 urte bitarteko gazteen hizkera aztertu du. Horretarako,... [+]


Gorputz hotsak
“Oso arriskutsua da pentsatzea edonork irakatsi dezakeela zeinu hizkuntza”

Sarean lan egiteko elkar entzutea eta errespetatzea “nahitaezkoa” da Aitor Bedialaunetarentzat (Ondarroa, Bizkaia, 1991). Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko presidentea zeinu hizkuntzaren kalitatea zaintzearen garrantziaz mintzatu da. Salatu... [+]


2024-09-11 | Maialen Arteaga
Erantzun konplexuen alde

Garai hiper azeleratu eta likido hauetan erantzun sendoek heldulekuak eskaintzen dizkigute. Erraza da krisi garaietan halako premisa bati heldu eta zure egitea, bandera altxatzeraino. Inguruan gertatzen ari den guztia ulertzeko erantzunak behar dituzu, erantzun azkarrak; eta... [+]


2024-09-11 | ARGIA
Euskararen aldeko ekintzengatik zigortu du Gorka Torre Baionako auzitegiak

Euskaraz deklaratzea ukatu dio epaileak, eta erabaki du ez parte hartzea bere aurkako epaiketan. Auzitegi kanpoan babesa ematera joandako hamarnaka euskaltzaleren aurrean desobedientziarako deia egin du Torrek. Guztira 3.268 euro ordaintzera zigortu dute.


Eguneraketa berriak daude