argia.eus
INPRIMATU
Euskaldunen eta EH Bilduren aurkako pintaketak egin dituzte Iruñeko Biurdana institutuan
  • Lo vasco da asco” (euskaldunak nazka ematen du) edo “Bildu=ETA” idatzi dute ezezagunek institutuko hormetan.

     

ARGIA @argia 2020ko azaroaren 16a
Argazkia: @laperua

“Ezjakintasuna eta gorrotoa gainditzeko lan egiten jarraituko dugu gure institutuan, eraso guztien gainetik”, idatzi du irudiak Twitterren zabaldu dituen Laura Pérezek.

LAB irakaskuntzak “bizikidetzaren aurkako eraso larria” salatu du, eta babesa agertu dio institutuko hezkuntza komunitateari: “Gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu Biurdana Bigarren Hezkuntzako Institutuko hezkuntza-komunitateari. Ezjakintasuna eta gorrotoari aurre egiteko biderik onena hezkuntza da, dudarik gabe”.