argia.eus
INPRIMATU
Euskaldunei Arabako lanpostuak lapurtzea egotzi die De Andresek
  • Arabarrei "oztopoak" jartzea leporatu die Javier de Andres ahaldun nagusiak EAJri eta EH Bilduri, lanpostu publikoetan euskara "exijitzeagatik". Bere hitzetan, "jende asko jakitun da euren seme-alabek aukerak galtzen dituztela, abertzaleek euskararen exijentzia handitzeko duten gogo biziagatik; arabarrak baztertzea eta lanpostuak Gipuzkoatik eta Bizkaitik etorritakoek eskuratzea besterik ez dute lortzen".

ARGIA @argia 2015eko apirilaren 17a

Euskararen alde lanean ari diren elkarteak ere jo-puntuan jarri ditu ahaldun nagusiak: "Euskararen alde ez, euskararen kontura bizi dira. Bilduko, Batasunako eta jendilaje horren guztiaren esku geratu dira". Gaztelaniaz emandako prentsaurrekoan "morralla" hitza erabili du berak.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio "hizkuntza politiken inposaketari" amaiera emateko.

De Andresen hitzak kritika ugari jaso dute. Twitterreko #morrallanaizetaharronago eta #Jesuismorralla traolarekin txiokatutako mezuak dira horren lekuko.