argia.eus
INPRIMATU
“Euskalduna izanagatik ere, Elkano munduan zehar egin ziren sarraskien parte izan zen”
  • Lekeition dago egunotan Elkanoren Nao Victoriaren erreplika, baina guztiek ez dute begi onez ikusi bere lehorreratzea. Herritar talde batek protesta egin zuen asteartean barkuaren alboan “kolonialistei” omenaldirik ez zaiela egin behar aldarrikatzeko. Protesta horren zergatiaz gehiago jakiteko Gaizka Likona lekeitiarra elkarrizketatu dugu gaur, Karelean.

Info 7 irratia @@info7irratia 2018ko abuztuaren 24a

Bere hitzetan, “euskalduna izanagatik ere, Elkano munduan zehar egin ziren sarraskien parte izan zen” eta hori salatu nahi izan zuten astearteko protestan. Horrez gain, “Euskal Herria zapaldu zuen Gaztelako koroaren mertzenario izan zen pertsona” momentu honetan omentzea ere salatu dute, “Espainiako Estatuaren birzentralizazio, inboluzio eta eskuin muturrerako biratzea ematen ari den bitartean”.

Elkarrizketa hau Info7 irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.