Euskaldun zaharrak zergatik egiten dio erdaraz euskaldun berriari?

  • Taberna batean egin dute topo lehen aldiz. Ez dute elkar ezagutzen. Edadean aurrera doa bat, gaztea da bestea. Bertako euskaran hasi dira biak berriketan, firin-faran, zaharrak gazteari nongoa den galdetu dion arte: "Hemen bizi naiz, baina Alacantekoa naiz berez". Zaharraren buruan zer mekanismo ezkutuk egin duen klik, automatikoki erdaraz jarraitu du solasaldia. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko otsailaren 16an - 13:54
Estibaliz Amorrortu, Ane Ortega eta Belen Uranga atzoko hitzaldian.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Euskaldun berriek egunero bizi duten esperientziatako bat baino ez da, Atzo Estibaliz Amorrortu eta Ane Ortega ikerlariek Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloaren estreinaldian kontatu zigutenez.

Euskara etxean modu naturalean ikasi duenak ez daki euskaldun berriak egunero gainditu behar izaten duen oztopo lasterketaren berri. Eta gauzak nola diren, euskaldungoa osatzen dugunon multzoan, dagoeneko euskaldun zaharrak bezainbeste dira hiztun berriak. Eta joera nabarmena da: 2036an 40 urtetik beherako %80 izango da euskalduna, gehienak euskaldun berriak. Jaurlaritzak egin duen prospekzio ariketaren arabera, hirietan biziko dira gehienak, gaztelaniaz hobeto moldatuko dira euskaraz baino, euskara ulertu bai baina hitz egiteko gaitasun mugatua izango dute. Eta berez euskaldunak diren eremuetan ere nabarmena da euskaldun berrien gorakada: adibidez, Zumaian, 25 urtean 900 euskaldun berri dauzkagu (gehienak eskolan ikasi duten haurrak eta gazteak).

Beraz, errealitate hori aintzat hartuta, euskaldun berriek egunerokoan bizi dituzten esperientziak aztertu dituzte Estibaliz Amorrortuk eta Ane Ortegak, euskara erabiltzeko dauzkaten zailtasunak hobeto ezagutzeko. Izan ere, euskaldun berriei bidea samurtzea giltzarri izango da euskarak aurrera egingo badu.

Lana osatzeko, 612 inkestez gain, talde bilerak eta elkarrizketa gidatuak egin dituzte zenbait herritan, tartean Zumaian. Emaitza liburu batean argitaratu dute, eta atzo azaldu zituzten ondorio nagusienak.

Esate baterako, bistakoa da inguru euskaldunetan hiztun berriak aukera gehiago dauzkala bere gaitasuna garatzeko, euskara erabiltzeko. Baina ingurua ez da faktore erabakigarri bakarra. Hura bezain garrantzitsua izan daiteke sare egoki bat aurkitzea. Gerta liteke eremu oso euskaldun batean hiztun berriak ez aurkitzea harreman sare edo zirkulu egoki bat, euskaraz "askatzeko" inguru erosorik ez izatea; edo alderantziz, inguru erdaldun batean euskaldunen harreman sare egoki bat aurkitzea. Beraz, gertuko harreman sare hori giltzarri da. Beste faktore bat, gaitasuna da; euskara batua menperatzeaz gain, asko laguntzen du tokikoa ezagutzea lagun artean moldatzeko. Eta badaude faktore pertsonalagoak, kontzientziarekin, jarrerarekin eta identitatearekin zerikusia dutenak.

Noski, euskaldun berri guztiak ez dira berdinak eta bakoitzak bere berezitasunak ditu. Baina lanaren egileek bereizketa garbia egin dute euskaldun berri heldu eta gazteen artean. Euskaldun berri helduek beraien erabakiz ikasi dute euskara, euskaltegian; ahalegin handia egin behar izan dute, motibazio handia izan dute, prozesu erabat konszientea izan da; eta zailtasun eta oztopo asko gainditu behar izan dituzte. Zein dira egunerokoan aurkitzen dituzten oztopo ohikoenak? Euskara batua eta tokian tokiko euskararen arteko aldea; euskaldun zaharrek euskaldun berriei erdaraz egiteko daukaten joera; gaitasunarekin daukaten autoexigentzia maila altua (daukaten euskara maila ez dela nahikoa irizten diote eta ez dira hitz egiten ausartzen); eta sare egokietan sartzeko dauzkaten zailtasunak.

Gazte euskaldun berrien errealitatea oso bestelakoa da. Hauek normalean ez dute euskararekiko kontzientzia maila handirik, normalean euskara eskolan ikasi dute, ikasgai bat gehiago da beraientzat. Ez daukate diskurtso bat garatuta, ez dute konpromisoaren ideia. Euskara jakitea ondo balora dezakete, baina ez dute erabiltzeko premiarik sentitzen. Beraien mundua globala da, eta beste batzuk dira beraien interesguneak, erreferentziak...

Euskara jakin arren, euskaldun bete sentitu ez

Ikerketa lan honetan agertu da ideia edo sentimendu bat orain arte adituek ezagutzen ez zutena: badago jende multzo bat euskaraz jakin arren euskaldun sentitzen ez dena. Hau da, euskara ikasi eta jakiteak ez dakar automatikoki euskaldun sentitzea. Ez da orokorra, gutxiengo bat dira, baina ikerlarientzat esperogabeko fenomeno bat izan da.

Ez dira euskaldun izateko legitimatuta sentitzen, zerbait falta zaien sentsazioa dutelako, ez direlako eroso sentitzen. "Ezin dut esan euskaldun naizela, oraindik asko falta zait", esaten dute. Ez direla iristen sentitzen dute. Ikerlarien ustez, sentimendu hau oso lotuta dago gizartean oso zabalduta dauden zenbait ideiarekin. Adibidez, "euskaldun zaharra da benetako euskalduna, benetako hiztun ona". Sentimendu hori gainditu ahal izateko, lehen aipatutako faktoreak dira giltza: komunitateko parte sentitzea, sare egokia aurkitzea, bideak erraztea, gaitasuna areagotzea...

Albiste hau Baleikek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Jarrera baikorrak areagotzearen beharra

Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Sustatu
Claude, euskaraz oso txukun egiten duen beste adimen artifizial bat

Ekainean kaleratu zuen Anthropic enpresak Claude adimen artifizialaren (AA) Claude 3.5 Sonnet izeneko bertsioa.  Eta joan den asteko nobedadea, Android aplikazioa. AA inbento hauek jada ohituta gauzkaten bezala, euskaraz oso txukun aritzen da. Beñat... [+]


Katixa Dolhare: «Frantsesa klaseetan literatura azkar lantzen da baina euskara klaseetan anitzez gutxiago»

"Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara" jardunaldian parte hartu zuen Katixa Dolhare Zaldunbidek. Seaskak eta UEUk antolatu Udako Ikastaroen barne. Bere problematikak horiek ziren: Zer leku du literaturak hezkuntza programetan eta nola landu euskal... [+]


2024-07-18 | Euskal Irratiak
Iñaki Iurrebaso
“Euskararen egoera ikusita, gaitasunean bereziki ahul gaude”

Iñaki Iurrebaso soziolinguistak euskararen egungo egoeraren argazkia egin du Baionan iragan zen Hizkuntz politikari buruzko ikastaroan, muga-gaindiko ikastaroen kari.


Euskaldunak

Eusko Jaurlaritza berriko bozeramaile Maria Ubarretxenak lehenengo elkarrizketa Euskadi Irratiari eman zion. Solasaldian asmoez jardun zuen, kontu orokorrak adierazi zituen, ezinbestean, gobernua martxan jarri berri zegoelako. Adeitsua izan zen tonua kazetari eta eledunaren... [+]


Teknologia
Euskalgintza digital kritikoa

Euskara, eremu digitala den itsasoan ezagutzara eta harremanetara abiatzeko portua da. Adimen artifizialarekin, portu horretatik mundu osoarekin euskaraz harremanetan jartzeko aukera ematen dela dirudi. Euskararen automatizazioa laguntza ederra da belaunaldi berriekin euskal... [+]


2024-07-16 | Euskal Irratiak
Sébastien Castet
“Euskaldun gehiago bada, baina euskaldunak gero eta giro frantsesdunago batean bizi dira”

Mugaz gaindiko uda ikastaroak abiatu dira astelehen honetan ostiralera arte irauteko Baionan eta Hizkuntza Politika berrirako urratsak Ipar Euskal Herrian aztertuko da.


Euskarabentura Araban barrena dabil, Zuberoa, Behe Nafarroa eta Nafarroan ibili ostean

Argantzonera (Araba) iritsiko da asteazkenean Euskarabentura espedizioa, Gesaltz-Añanatik pasa ostean aurreko egunean. Hamar egun dira espedizioa hasi zela Atharratzen (Zuberoa). 15-17 urte bitarteko 125 Jzioquitar (Euskarabenturako parte-hartzaileek jasotzen duten izena... [+]


Nola erabili da adimen artifiziala euskara zabaltzeko?

Asko dira teknologia euskaratik lantzen ari diren ikerlariak; horien artean, Naiara Perez EHUko HiTZ Hizkuntza Teknologiako Zentroko ikerlaria, Itziar Cortes Elhuyarreko ikerlaria eta Eli Pombo Iametzako kudeatzailea. Euskarak adimen artifizialean daukan lekuaz, aukerez,... [+]


2024-07-09 | Sustatu
PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean audioliburuen gisa

Alex Gabilondo software librearen zaletuaren gida batetik probatu dugu, eta ibili dabil: PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean (edo Android gailuetan zehatzago) audioliburuen gisa. Software libreko doako tresnekin, gainera.


Eguneraketa berriak daude