Mugaz gaindiko uda ikastaroak abiatu dira astelehen honetan ostiralera arte irauteko Baionan eta Hizkuntza Politika berrirako urratsak Ipar Euskal Herrian aztertuko da.
Ikastaroak bi helburu izanen ditu: Alde batetik, Hizkuntza politikaren gaia jendarteratzea eta hizkuntza baten biziberritze prozesuan hizkuntza politikak duen garrantziaz ohartaraztea. Bestetik, Ipar Euskal Herrian hizkuntza politika publikoa eramateko ardura duen Euskararen Erakunde Publikoa berritzen ari diren garai horietan, hobekuntzarako urratsak proposatzea eta ikastaroan izena emanen duten jendearekin kontrastatzea.
Sébastien Castet Euskal Konfederazioko zuzendariak erronkak azaldu dizkigu: