“Wikidata tailerra: Wikipedia, Oteiza, Commons, Txillida, Wikidata, Basterretxea eta Wikipedia” antolatu du UEUk Udako Ikastaroen baitan. Galder Gonzalez irakaslea eta Aitzol Astigarraga tailerreko arduradunarekin hitz egin dugu.
Oteiza, Txillida eta Basterretxea eskultoreen lanak dokumentatzeko tailerra izan da?
Aitzol: Hiru eskultoreena ere aitzakia bat izan da. Adibide praktiko bat jarri nahi genion tailer honi. Azken finean guk nahi duguna Wikimedia familia osatzen duten proiektu ezberdinak ezagutzera ematea eta horiek elikatzeko edo lantzeko moduak erakustea izan da. Wikipedian artikuluak idatzi daitezke eskultoreei buruz, egindako obrei buruz. Bestetik, Wikidata obrei eta egileari buruzko datu-baseak egin daitezke, datu-base zehatzak, beraien eremuekin, beraien datuekin, datu-base eleaniztasunak, hizkuntza ezberdinetan erabili daitezkeenak. Eta gero hori guzti hori Commonsen irudiz eta bideoz hornitu dezakegu.
Zer dira Wikipedia, Wikidata eta Wikimedia Commons?
Galder: Wikipedia entziklopedia libre bat da. Proiektu libre bat, doakoa eta irekia. Edonork parte hartu dezakeena bere jakintza zabaltzeko eta helburua duena munduko ezagutza guztia guztien esku jartzea. Wikidata antzeko proiektu bat da, Wikipediarekin lotuta dagoena datuen ustiaketerako eta antolaketarako. Dokumentalistek erabiltzen dute, baina edozein esparrutan erabili dezakegu. Commons, berriz, irudi, bideo eta multimedia fitxategiak izango lirateke orokorrean. Guztiak dira proiektu berdinaren parte bat, guztiak dira Wikimediaren proiektuak eta orokortasun batean ulertzen ditugu.
Nola lantzen ari zarete hori guztia?
Aitzol: Sarrera orokor bat egin dugu denok kokatzeko, izan ere, publiko ezberdina etorri da: irakasleak, liburuzainak, dokumentalistak, museotan lan egiten duen jendea eta informatikariak etorri dira. Sarrera horretan Wikipedia, Commons, eta Wikidata zer den azaldu dugu. ALDEE elkartekoek adibide praktiko batzuekin erakutsi digute tresna horiek nola erabili daitezkeen lan ingurunean eta gero hiru tailer zehatz egin ditugu. Lehenbizikoa Wikidatari buruzkoa, bigarrena Wikidatari buruzkoa eta hori ustiatzeko moduak programazio tresnak erabiliz eta hirugarrena multimedia datu-base horretara edukiak nola igo eta gero eduki horiek nola erabili Wikimediako proiektu ezberdinetan lantzekoa. Arratsaldean, berriz, praktikan jarriko dugu ikasitakoa eta Editatoia eta Hackatoia egin dugu.
Tailerraren azken helburua Wikipedia elikatzeko sarea handitzea da?
Galder: Azkenean helburua da ahalik eta jende gehien edukitzea inguruan. Jakintza guztia guztien esku jartzea ezinezkoa da eskurik gabe. Horregatik, ahalik eta esku gehien edukitzea, ahalik eta erakunde eta aditu gehien proiektu honetan murgiltzea eta ahalik eta interakzio gehien lortzea nahiko genuke. Hau auzolan proiektua da eta horrela ulertuta, geroz eta esku gehiago, orduan eta jakintza hobea eta praktikoagoa izango da.
Zein da memento honetan euskarazko Wikipediaren egoera?
Aitzol: Wikipedien artean euskara 31ena da, beraz, ranking orokorra begiratuta eta euskara hizkuntza txikia dela kontuan hartuta, oso goian gaude. Baina horrek ez digu balio behar ezta ere bertan goxo egoteko. Uste dut hutsune asko daudela, egiteko asko dagoela. Euskal komunitateak wikilari talde oso aktiboa dauka, euskal Wikipedia 31. postu honetara eraman duena. Orain erronka da hori gizarteratzea eta arlo ezberdinetako jendearen ekarpenak biltzea: hizkuntza arlotik, liburuzainen arlotik, museoetatik… eta abar.
Galder: Kantitatean ondo gaude. Hobeto egon gaitezke, artikulu berriak beti direlako ongi etorriak, baina orokorrean ondo kokatuta gaude. Daukagun erronka handiena kalitatearekin daukagu: eduki hobeak behar ditugu, datu gehiagorekin eta erreferentzia gehiagorekin. Eta horretarako behar ditugu esku gehiago eta jarduera gehiago: hor daukagu momentu honetan erronka. Bestetik, esan behar da gure hizkuntzaren tamainarako nahikoa ondo gaudela kokatuta, punta puntakoak garela wikidataren erabileran. Irudi, audio eta bestelakoen erabilera ona egiten dugu. Baina proiektu asko ditugu eta laguntza guztia ongi etorria izango.
Artikulu hau unibertsitatea.net atariak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Wikimedia Commons-en biltzen dira Wikipedian erabiltzen diren lizentzia libreko fitxategiak: irudiak, argazkiak, audioak, bideoak… Une honetan 110 milioi fitxategiko bilduma erraldoia osatzen dute. 2006an hasi ziren urteko argazki onenak aukeratzen. 2023koak hautatu berri... [+]
WikiProject AI Cleanup proiektuari ekin diote Wikipedian: "Adimen Artifizialaren garbiketa", nolabait esatearren. Wikilari boluntarioak momentuz ingelesez, frantsesez eta alemanez hasi dira adimen artifizialaren bidez sortutako materialak detektatu eta (okerrak... [+]
Lanopor egun batzuk izan nituen joan den astean. Oporrak ziren, baina ordu batzuk dedikatzen dizkiodan afizio bati emanak izan ziren, biltzar batean inbertituak: hotelean lo eta hotel bereko areto batean jardunaldiak goiz eta arratsaldez. Ordu gutxi batzuk geratzen ziren hiria... [+]
Euskarazko Wikipediaren proiektuetako bat da Ikusgela, ikus-entzunezko material didaktikoak sortzeko ekimena, eta ikasturte berria abiatzera doaz euskal kultura sailerako bideo sorta berria argitaratuz. Hori egireko orduan konturatu dira artikulu askok hobekuntza eskertuko... [+]
2023ko Wiki Loves Monuments argazki lehiaketako hamabost irabazleak iragarri dituzte. Wikipediaren atzean dagoen Wikimedia Fundazioak urtero antolatzen du eta munduko argazki lehiaketa handiena da. Iaz 46 herrialdetako 4.700 argazkilarik parte hartu zuten, lizentzia libreak... [+]
Wikiflex da Wikipediako Netflix moduko bat. Entziklopedia libre globalaren multimedia atalean, Wikimedia Commons-en, hainbat ikus-entzunezko material daude, eskubidez libre izatera pasatu diren film asko barne. Programatzaile batek, Magnus Manke alemanak, horien... [+]
Euskal Herria airetik... Helikopteroz lehenago eta dronez oraintsuago egindako bideoak ezagutzen ditugu, ETBn saioak egon ziren, gaur egunean sustapen bideoetan ohikoak dira. Baina berritasun interesgarri bat oraingoan: Xabier Cañas wikilariaren eskutik, eta Euskal... [+]
Euskarazko Wikipediak jakinarazi du, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, emakumezkoen biografien kopuruak 15.000 pertsonen langa gainditu berri duela. Duela urte eta erdi gainditu zen 10.000 emakumezkoen marka, eta hazkundea nabarmena da, baita portzentaian ere; %20tik... [+]
Wikipediaren kalitate eta interes orokorra bermatzeko (edo kalibratzeko) tresna bat Wikimedia Fundazioak proposatutako Hamar Mila (10.000) artikulu funtsezkoen zerrenda da. Jakintzaren hainbat alorretan "funtsezko" artikuluak zerrendatu dituzte (ikusi azalpena galegoz,... [+]
Erronka abiatu dute hamalau ikastolatan: otsaila eta martxoa artean 250 sarrera berri idatzi nahi dituzte Txikipedian. Emakumeen biografiez hornituko dute entziklopedia birtuala, bereziki emakume zientzialarien biografiez.
Interneteko entziklopedia askera igo dituzte azken hilabeteetan ekialdeko nafar euskalki horren inguruko eduki, erreferentzia eta iturri nagusiak.
Wikipediak eta Wikipediaren inguruan dauden proiektuek hezkuntzarekin duten harremana aztertzeko, dagoeneko dauden proiektuez eta elkarri laguntzeko erronkez eztabaidatzeko, nazioarteko konferentzia anbiziotsua antolatu dute Donostian, apirilaren 5etik 7ra.
Europar Batasunak egile eskubideei buruzko proposamena bozkatuko du ostegun honetan. Onartzen bada, gaur egun ezagutzen dugun internet irekiari kalte handia egingo diola salatu du Wikipediak. Hain juxtu, Wikipedia bera arriskuan legoke.
Europar Batasuna “Merkatu digital bateraturako egile eskubideen direktiba” berria prestatzen ari da, Internet eta ezagutza librea arriskuan jar ditzakeen direktiba berria. Proposamena ekainaren 20 eta 21ean bozkatuko da JURI batzordean, eta uztaila eta iraila artean... [+]