Zer esan dezakegu, Euskal Herriaren aurka Espainiak eta Frantziak darabilten konfrontazioari buruzko kontraesan nagusirik planteatzen ez dutenez? Zergatik, garrantzi handiko aukera mediatiko horren aurrean, ez da planteatzen Euskal Herriaren nazio eta gizarte arazoa? Zergatik ez da argi eta garbi planteatzen Herri Langilea bere etorkizunaren jabe bakarra denik?
Galdera iraingarri mordo bat Euskal Herria bizirauteko, bederen, ahalegindu direnentzat azken hamarkadetan, beraz, zeozer esan edo aldarrikatzeko tenorean gaude. Argi utzi nahi dugu ETA ez dela erakunde terrorista izan, euskal herri langilearen zerbitzurako abangoardia politiko eta militarra baizik, bere ibilbidearen zatirik gehienean behintzat.
Ildo horretan, Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa lortzea izan zen ETAren jardun politiko eta militarraren ardatz nagusia, gure okupatzaileek eta esplotatzaileek kontu horren ukazioa egiten badute ere, horretara, ETA nahiz helburu berberen alde borrokatu dutenak terroristatzat jotzea da haien azalpen nagusia.
Asko izan dira azken 60 urteotako borrokan eroritako euskal herritarrak. Alabaina, euskal erresistente-militantea min sortzaile denaren kontzeptua ontzat hartzen dute Ezker Abertzale Ofizial eta sozialdemokratako kide ugarik, gehiagorik eta gutxiagorik gabe
Nabari da, 60 urteotan, Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduan izan garenok, X inplikazio mailarekin eta esku hartzeko dinamika desberdinetan, ETAren helburu berberen aldeko borrokan eta defentsan jardun dugula. Hori ukatzea historiari eta gure buruari uko egitea da.
Era berean, nabari da, guzti horren ukazioa publikoki egiten dutenak gezurretan ari direla edo, neurri batean zein bestean, gure okupatzaileen eta esplotatzaileen eremura pasatu direla. Denborak esango du non kokatzen diren sare zabal horretan.
Espainian ezagututako garairik okerrenetako batean (krisialdiz krisialdi azken urteotan), euskal sozialdemokraziak sistema okupatzaile eta esplotatzailearen bidelagun zintzo eta bermatzaile gisa jokatu du Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu osoa desegiteraino, borroka politiko-militarra barne dagoela. Izan ere, horrelako borroka mota da sistema okupatzaileek onartu ezin duten kontraesan bakarra, frantses eta espainiar estatuak eta kapitala zalantzan jartzen baititu. Nabari da, halaber, espainiar edo frantses sistemaren norian bueltaka ibiltzeko besterik ez duela balio.
Interes antagonikoak izanez gero, ezin daiteke aurkariarekin zurikerietan ibili, nahiz eta konfrontaziorako bitarteko kaskarragoak eduki, are gutxiago, ezin dakioke aurkariari zirt edo zart eutsi, bera baita, hain zuzen, gure iragana, oraina eta geroa ukatzen dituena.
Asko izan dira azken 60 urteotako borrokan eroritako euskal herritarrak. Alabaina, euskal erresistente-militantea min sortzaile denaren kontzeptua ontzat hartzen dute Ezker Abertzale Ofizial eta sozialdemokratako kide ugarik, gehiagorik eta gutxiagorik gabe. Herri eta klasearen aldeko borroka eta erresistentzia inoiz gertatu behar ez zuela sinestarazi nahi digute, eta hori dena okupatzailearen ideia nagusien onarpenarekin.
Alegia, erresistente izatea terroristaren sinonimoa da. Indarkeria iraultzaile berdin terrorismo. Bakeak, dibertsitateak, interklasismoak… uko egiten diote klase borrokari. Ezer ez da posible okupatu eta esplotatzen gaituen demokrazia kapitalistaren parametroetatik kanpo.
ETA kondenatzea eskatzen zaion unean hurrengo erantzun hau jasan behar diogu Otegiri: "ETA kondenatzea baino zerbait garrantzitsuagoa egin dugu, haren behin betiko desegitean lagundu baitugu"
ETA kondenatzea eskatzen zaion unean hurrengo erantzun hau jasan behar diogu Otegiri: “ETA kondenatzea baino zerbait garrantzitsuagoa egin dugu, haren behin betiko desegitean lagundu baitugu”. Gauzak hala, galdera bat egiten diogu gure buruari: baldin eta gure okupatzaileen legeriapean euskal etorkizun aske eta sozialista ikusteko modurik ez badago (Espainiak eta Frantziak halaxe diote uneoro), zergatik desegin da euskal erresistentzia eta zergatik utzi dira gure preso politikoak usteltzen okupatzaileen kartzeletan, Euskal Herriaren nazio eta gizarte askapenerako gehien eman dutenak izanik?
Haiek diote (ez da bakarrik bozeramailearen edo koordinatzailearen kontu bat) sentitzen dutela eragindako minagatik, are gehiago, adierazpenen bategatik logikoa den min hori biziagotu egin badute… Zera diogu berriro ere: Euskal Herria da lehenengo biktima eta ez Espainia edo Frantzia maila pertsonalean ezta kolektiboan ere. Bi herrialde kapitalista eta inperialista horiek barkamena eskatzeaz gain, historian zehar bortxaz egindako ekintzak, okupazioa, torturak eta sufrimendua direla kausa, ordaina eman behar digute.
Hona beste erantzun kezkagarri bat (EAJren mezua eta hizkera erabiliz): “ez blokeorik (PSOE-GAL), ezta txeke zuririk ere”. Halako erantzuna emanda, imitatu nahian dabilen baina berandu iristen den EAJren ikaslea ikusten dugu. Beste askok baino gehiago entregatu beharko diozue sistemari, zuek baino lehenago bertan uztartu baziren ere.
Hona beste erantzun kezkagarri bat (EAJren mezua eta hizkera erabiliz): "Ez blokeorik (PSOE-GAL), ezta txeke zuririk ere"
Hein batean, Otegiri egindako elkarrizketa zoro horretan indar handiko guneak daude. Alde batetik, GALen Felipe Gonzalez mafiosoak izandako lidergoa eta babesa aitortzeko nahia adierazten du, baina ez epaitzeko asmotan, bizikidetza demokratikoari begira baizik. Kontrajartze gisa: badirudi euskal preso politikoak existitzen ez direla, eta estrategiaren aldaketa eta ETAren errendizioa zirela medio, dena “lau” egunetan konponduko zelaren kontua.
Beste aldetik, berak dio balitekeela biktimengan mina eragin izatea, baina soilik bozeramaile gisa, ez baitziren erakunde politiko-militarreko kide kalitate horretan. Horren aurrean, esan beharra dago Erakundeak nahi gabeko akatsen aitorpena egin duela bere bizitzan zehar, hortaz, ez dauka inork horren ardura hartu beharrik, are gutxiago, barkamena eskatzea egin ez duen zerbaitengatik.
Ez da kontu berria biktimen aipamena egitea, hori baita Frantzia eta Espainiari interesatzen zaien ihesbidea arazoren muinera iritsi ez egiteko. Izugarria da Otegiri egindako galdera guztietan gatazkaren arrazoien inguruan ezer aipatu ez izana. Euskal Herria da agresioa jasaten duen lehena, eta bere etorkizun nazional eta soziala garatzeko gauza ez den bitartean, okupatzaile edo esplotatzailearen kontrako gerran egongo da.
Bidali zure artikuluak iritzia@argia.eus helbidera